Teknologia albisteak
1

Wi-fi gabeko wi-fi eta sarbide unibertsalaren topaketak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Bilbao 2005. Euskalduna Jauregitik
2005-11-08 : 00:11

Bada ez. Euskalduna Jauregian ez W2i topaketan, ez SIDAR-Sarbide Unibertsalaren topaketan, ez dugu konexiorik lortu. Alperrik ibili gara eman dizkiguten erabiltzaile izenak eta pasahitzak jo eta ke tekleatzen. Euskaltelen bidez iragarritako Banda Zabaleko haririk gabeko konexioa ez zebilen gaur.

Euskaltelen bidez, Banda Zabaleko haririk gabeko konexioa izango duzu Internetera Euskalduna Jauregian, 2005eko azaroaren 7tik 11ra bitartean.

Ordenagailua Interneten sartzeko konfiguratu nahi baduzu, jarraitu argibide hauek: ...

Horrela zioen bai sarreran banatutako paperetan, eta bai libre ibiltzeko prest zeuden 20 ordenagailuen aurrean zeuden paperetan. Baina gaurkoan behintzat ez.

Publikoarentzat Internet konexiorik gabe izan badira ere, jardunaldi interesgarriak biak.

SIDAR Sarbide Unibertsalaren IX Jardunaldiak

SIDAR Sarbide Unibertsalaren topaketan gaurko eguna politika eta definizio orokorren eguna zen.

Hala ere, aipagarriak Movimiento Vida Independiente delakoaren Manuel Lobato ordezkatzailearen erreibindikazioak, txaloak eta barreak eragin ditu eztabaidetan, edo ESI -ko Javier Merinoren hausnarketak.

Arratsaldeko azken orduan Euskadi.net atariko Javier Arresek Administrazioaren borroka, eragien eta negargurak kontatu dizkigu, egia esan ez beti nahi besteko emaitzak lortzeko. Zaila dute legea betetzea 2006 urterako.

Galdera-erantzunen saio animatuak izan ditugu. Bihar ailegatuko dira eztabaida teknikoagoak.

W2iko Hiri Digitalen 4. konbentzioa

W2iko Hiri Digitalen topaketan AEBetatik ekarritako esperientzia interesgarriak entzun ditugu: Diana Neff Philadelphiako apostua (www.wirelessphiladelphia.org ) kontatu digu eta AEBetako 18.000 herri ordezkatzen duen Ligaren izenean Illinois-ko Sonja Reecek Loma Linda, Corpus Christi edo Princenton herrietako wi-fi esperientziak aurkeztu dizkigu.

Hauekin batera EAEko Konekta Zaitez Wifi egitaraua aurkeztu du Iñaki Suarez, Spriko arduradunak, eta etorri barik, bideoa bidali digu Franca Biglio italiarrak.

Ordezkari guztiek Banda Zabalera sarbide unibertsala izatea zein garrantzitsua den azpimarratu dute: garapena bideratzerako, lubaki digitala saihesteko, aukera berdinak izateko, ... edo Katrina bezalako hondamendietan komunikazioa lortzeko, kablea, fibra edo zuntz optikoa berriro martxan ipintzea baino askoz azkarragoa delako.

Beraz, sektore publikoaren saihestu ezinezko papera eta lidergoa aipatu da. Sektore pribatuaren ekimenak bizkortzeko, elkar-lanerako edo lan betegarri eta bateragarriak egiteko.

Beste ikuspegia, sektoreko erraldoien ordezkariek eskaini dute: IBM eta Intel . Aurrekoek bezala, haririk gabeko Banda Zabalera akzesoa unibertsala izatea zein garrantzitsua den aurkeztu digute. Ondo antolatutako aurkezpen eta hausnarketak. Eta biek, marketin apur bat eginez, aurkezpenetaz aparte pozik dauden bezeroen adierazpenak entzuteko bideoak ipini dizkigute.

Hitzaldietan ordenagailuan aldez aurretik grabatuta dituzun bideoak aurkeztea modan dagoela iruditu zaigu.

Erantzunak

Sustatu
2005-11-08 : 16:40

Gaur oso ondo dabil Euskalduna Jauregiak Euskaltelen bidez eskaintzen duen wi-fi zerbitzua.


Atzokoa, arazo teknikoa baino gehiago, komunikazio eta koordinazio arazoa izan zela dirudi.


Jardunaldietan alderdi teknikoak jorratzen ari dira gaurkoan. Esperientzia praktikoen aurkezpenak, irtebide teknikoak, ... jardunaldi interesgarriak oro har.


Erantzun

Sartu