Teknologia albisteak
1

.EU domeinuak erosteko aukera zabaldu da

Erabiltzailearen aurpegia
Elena Rodrigo - Mondragon Conet
2005-11-10 : 16:11

.EU domeinuaren sorrera Ezagutzaren Gizartean mugilduta dagoen Europako eraikuntzan urrats bat gehiago da. Orain arte, Europa Batasuneko kide diren estatuek, lotura komun asko izan arren, ez zuten nortasun digital propiorik.

Nork erregistratu dezake .EU domeinua?

  • Helbide soziala Europa Batasunean duten enpresak eta erakundeak.
  • Europa Batasuna osatzen duten 25 herrialdeetan bizi den edonork.

.EU domeinuaren erregistrorako egutegia (egutegi hau behin-behinekoa da eta EURid-en erabakien menpe dago)

  • 2005-11-10 / 2006-02-06: Aurre-erregistroaren lehen fasea, erakunde publikoentzat eta marken titularrentzat.
  • 2006-02-06 / 2006-04-06: Aurre-erregistroaren bigarren fasea, gainontzeko izendapen babestuentzat Europa Batasuneko herrialdeetan.
  • 2006-04-06: .EU domeinuaren erregistroa zabaltzen da, First come-First served printzipioa jarraituz.

.EU domeinuren batetan interesatua egon ezkero, jarri harremanetan gurekin eta berorren erreserba egingo dugu. Gainera domeinu horren erregistroa arrakastatsua izan dadin, eman behar diren urrats guztien berri emanez lagunduko zaitugu.

Mondragon Conet

Erantzunak

Bihar
2005-11-10 : 23:43

Ez dakit nondik atera diren data hoiek, ez bait dira guztiz egiazkoak, hau da, helbide honetan begiratuta http://www.eurid.eu/ abenduaren 7 agertzen da domeinuak erreserbatzeko data. Bestalde hemen http://www.eurid.eu/en/registrarInfo/listOfRegistrars.html
ez da Mondragon Conet agertzen erregistratzaile, edo behintzat nik ez dut aurkitu. Ez al da hau "publicidad engañosa" delako hori izango ez da?

Erantzun

Sartu