Teknologia albisteak

W2iko Hiri Digitalen 4. konbentzioa Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Bilbao 2005. Euskalduna Jauregitik
2005-11-07 : 12:11

Arratsaldeko 14:30etan hasiko da gaurtik asteazkenerarte luzatuko den W2i -ko (Wireless Internet Institute) Hiri Digitalen IV. Hitzarmena. Konbentzio hau honako lemape honekin abiatzen da: Haririk gabeko banda zabaleko Internet: aukera berriak herri komunitateentzat.

W2i, kablerik gabeko Internet ezartzeko prozesua arindu nahian diharduten mundu osoko eragileak biltzen dituen think tank independentea da. Ekonomia, gizarte eta hezkuntza arloko garapena bultzatuko duen konektibitate unibertsalaren alde dihardute.

Bilbon, 2005eko azaroaren 7tik 9ra egingo den W2i-ko (Wireless Internet Institute) Hiri Digitalen IV. Hitzarmena, UNITAR -ek (the United Nations Institute for Training and Research) eta Eusko Jaurlaritzak antolatu dute elkarlanean.

W2i-k, nazioarteko garapen-erakundeek, gobernu lokalen elkarteek, teknikoek eta sektore pribatuak, denek batera, gobernu lokalei zuzendutako jarduketa plan bat egituratuko dute, garapen ekonomiko eta sozialari begira kablerik gabeko banda zabaleko azpiegiturak planifikatu eta garatu ditzaten.

Plan hori Bilboko Aitorpenaren barruan sartuko da, hori baita Bilboko Goi-bilerak (www.it4all-bilbao.org ) Tunisiako Goi-bileraren bigarren faseari (www.smsitunis2005.org ) egingo dion ekarpena. (2005eko azaroak 16-18)

Informazio gehiago eta egitaraua .

Erantzun

Sartu