Sustatu logoa Teknologia albisteak

SIDAR-Sarbide Unibertsalaren IX. Jardunaldiak Bilbon

Sidar, Sarbide Unibertsala Fundazioaren jarduna, Iberoamerikan denentzako eta denen eskura egongo den Informazioaren Gizartea lortzera bideratuta dago.

Fundazioaren helburu nagusia guztiontzako eta guztion eskura egongo den Informazioaren Gizartea garatzen lagunduko duten azterlan eta jarduerak burutzea da.

Horretarako ikerkuntza, prestakuntza, sentsibilizazio, sustapen, aholkularitza eta elkartrukeko egintzak garatuz.

Madril, Tenerife, Lisboa eta Buenos Airesek hartu dituzte dagoeneko SIDAR Jardunaldiak. Aurten, IX. Jardunaldi hauek Euskal Herrian egiteko gonbitea onartu du SIDARek eta horrela, Bilboko Goi-bilerak irisgarritasunari eta txertaketari buruzko gune jakin bat eskainiko du.

Jardunaldien informazioa hemen eta egitaraua, berriz, hemen: www.jornadas.sidar.org/2005

Jardunaldi aurrerakoiak

Topaketa modernoa dela ikusi dugu, ia-ia kongresu 2.0a ... Jardunaldi hauen barruan, sarean jarraipena egiteko aukera ezberdinak ditugu:

Dagoeneko, konklusioak sinatzeko dokumentua ipini dute sarean eta sinadurak batzen ari dira.

Egitarauan dioenez: IX Jardunaldi hauen ondorioetan aparteko arreta jarriko zaie hirietako eta erregioetako administrazioen eta herritarren arteko komunikazioak errazteko premiei eta beharrizan horien konponbideei.

Ondorio horiek ospe handiko hizlari baten laguntzaz atera eta jasoko dira, eta berori arduratuko da Goi-bileraren egitarau ofizialaren barruan aurkezteaz.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu