Teknologia albisteak
2

Blogari.net euskarazko blogak sortzeko tresna berriak

Erabiltzailearen aurpegia
Gorka Julio - Elurnet S.L.
2005-11-25 : 09:11

Euskal Blogosferan azken aldian ikusten zen behar bati erantzun nahian, Blogari.net sortu du Elurnet S.L. enpresa berriak.

Blogari.net-ek euskal blogosfera hedatu eta zabaltzeko tresna berri hau aurkeztu nahi dizue. Hauek dira tresna berri honen leloak:

  • Gertukoa: Euskal Herrian eginda euskaldunontzat, hotzak eta urrutikoak diren zerbitzuak alde batera utziz.
  • Komunitatea: Gure bloga sortzeaz gain blogari.net barnean dauden erabiltzaileek ere gure blogean idazteko aukera dute, nahi izanez gero noski. Horretarako gure blogean idatziko duen erabiltzailear baimenak eman behar dizkiogu.
  • Eztabaida: Eztabaidatzeko tresna egokia. Azken erantzunak ikusteko era erraza eta erantzun hauek RSS bitartez jasotzeko aukera.
  • Sindikazioa: Sindikazio aukera handiak. Mezu eta iruzkinak (edo erantzunak) sindikatzeko aukera hainbat formatuetan RSS 0.92, RSS 1.0, RSS 2.0 eta Atom.
  • Podcasting: Podcasting edo I-rratsaioak egin nahi dituztenak erraz izango dute. Audio fitxategia zuen zerbitzarira igo ondoren (bakoitzaren zerbitzaria), mezu baten esteka atalean honen helbidea jarrita, sistemak berak RSS 2.0 fitxategi egokia sortuko du podcasting egiteko.
  • Itxurosoa: Hainbat itxura dituzue aukeratzeko baina beste batzuk nahiko bazenitu ereduak jaitsi eta zuen irudiekin moldatu eta bidali. Horrela itxura gehiago gehituko ditugu denek erabili ditzagun.
  • AntiSPAM: Eskatu gabeko propaganda ez jasotzeko neurri zentralizatuak. Beti pasa daiteke baten bat baina hori ez gertatzeko neurriak jartzen ditugu behintzat.
  • Software librean: Proiektu honek software librea du oinarri, berari esker lortu dugu hau guztia sortzea. Software librearen filosofia geurea egiten dugu.

Oraindik blog bat ez baduzu hau da zure aukera!

Erantzunak

Julen
2005-11-25 : 11:43

Dudarik gabe hau zen euskal blogosferan falta zena; bere beharretako bat. Orain ez dago aitzakiarik blog bat ez sortzeko (nahi den bitartean, noski).

Ea sarean euskarak duen presentzia ugaritzeko balio duen.

Zorionak hau posible egin duzuen guztiei.

Luistxo Fernandez
2005-11-25 : 16:32

Egia da falta zela hau, eta zorionak, Gorka, asmatu duzuelako premia hori betetzeko tresna batekin.


Aurki-n Blogari.net-eko blogak gehitzeko, agertzeko, estrategiaren bat pentsatu behar dugu. Ahalik eta automatikoena, test hutsezko blogak edo abandonatuak deskartatzen lagunduko diguna... Ez dakit nola, zehazki, baina zeozer asmatu behar dugu.


Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu