Gijonera (Asturias) etorri gara Fundamentos Web nazioarteko topaketara. Bi egunetan irisgarritasuna eta erabilgarritasuna aztertuko dute hemen, 400 lagunen aurrean, mundu mailako adituek.
Atzo irisgarritasuna aztertu zuten eta gaur, berriz, Jakob Nielsen , erabilgarritasunaren gurua eta Jeffrey Zeldman CSS eta diseinu erabilgarrien erregea, entzuteko aukera izango dugu, besteak beste.
Gaur Shawn Lawton Henry (W3Cko WAI ordezkaria), John Slatin (Austingo UT Accesibility Instituteko zuzendaria) eta Inmaculada Placencia (Informazioaren Gizartearen Europako Batzordeko zuzendaria) entzun ditugu.
W3C barruan WAI (Web Accessibility Iniciative) da web irisgarriak garatzearen alde lanean dagoen taldea. Web edukiak irisgarri egiteko pauta edo oinarri batzu finkatu dituzte WCAG izenpean. 14 dira oinarri nagusiak eta hauen helburua erabiltzaileak informazioa eskuratzeko izan ditzaken arazo arruntenak ebitatzea da. Hala ere, gaur egun 14 pauta hauek ez dira nahikoa eta WAI erakundea WCAG 2.0 lantzen ari da, HTML lengoaiaz gain beste teknologia berriei ere erantzungo diena.
Irisgarritasuna ez da zuria edo beltza. Web garatzaileak zona gris batean mugitzen dira sarri eta zaila da ehunetik ehuneko irisgarritasunera iristea. Bestalde, irisgarritasunaren ardura ez da garatzaileena soilik. Irisgarritasuna lortzeko berebiziko garrantzia dute baita author tools edo garatzaileentzako herraminten egileek. Lanerako programek irisgarritasuna kontuan izan ezkero garatzaileen lana asko erraztuko litzateke.
Legez abenduaren 31tik aurrera gobernu erakundeen web guztiak irisgarriak izan behar dira. Gobernuek milaka miloi gastatzen dituzte webgintzan, eta beraien ardura da, bai web irisgarriak bermatzea eta baita author tools delakoak presionatzea.
Apurtu beharreko zenbait mito:
Web irisgarriak egitea ez da gaixotasunak edo ezintasunak distuztenentzako guneak egitea. Irisgarritasunak, erabiltzaile guztiontzat ditu onurak azken finean.
Erantzun
Sartu