Noticias de Gipuzkoa egunkari berria ez da, antza denez, Teledonostiren mailara iristen eta, horregatik, bere programazioa jartzea galarazi dio egunkari berriari.
Igandeko Noticias de Gipuzkoan dator oharra, lehen TDren programazioa zetorren txokoan: Por expresa indicación de los responsables de Teledonosti, no podemos ofrecer a nuestros lectores el servicio de informarles sobre la programación de dicha cadena que venía ocupando este espacio porque, según nos expresaron, "lesiona su imagen". Pedimos disculpas a nuestros lectores y, sobre todo, a los usuarios de esa cadena local.
Noticias de Gipuzkoa-k Localia eta Teledonostiren programazioak eskaintzen zituen orain arte, Localiari toki hobea eskainiz. Diario Vascon, berriz, (Teledonostiren taldekidea) bere telebistaren programazioa bakarrik kontsulta daiteke. Hedabideen arteko gerra zikina?
Entzuna daukat Diario Vascon Localia Gipuzkoaren programazioa ordainduta ere ez dutela atera nahi: publizitate intsertzio proposamenari ere uko egin ziotela. Kontatu bezala esaten dut nik.
Bestalde, kate horiek ikusi barik gauza askorik ez dela galtzen esango nuke. Euskaltelek kablez Eibarren banatzen dituen seinaleetan hor daude, Teledonosti eta Localia Gipuzkoa, baina ez dago GoiTB euskarazkoa. Horrek ere zer logika duen ez dakit.
Euskaltelek kablez Eibarren banatzen dituen seinaleetan hor daude, Teledonosti eta Localia Gipuzkoa, baina ez dago GoiTB euskarazkoa. Horrek ere zer logika duen ez dakit.
Edukiak sortzeko gai ez den digitala aise koloniza daiteke.
Zer (euskal) logika zeukan bada honakoak:
ETAk Buesa erail berritan Gasteizko msnifa eskizofrenikoa Euskaltelen fibra optikoaren bidez Callejak (CNN+) nola erretransmititzen zuen pairatzeak adibidez...? "Aquí en ests psrte de ls manifestacion no hay ikurriñas y va gente humilde, es gente del pueblo.." "aqui en esta otra manifestacion van con ikurriñas, muy bien vestidos y satisfechos.."
No comment, oroitzea ere nazka ta kakalarria eragiteko modukoa.
Zikina... eta nazkagarria... eta beti bezala, kaltetu bakarra irakurlea. Eta hau dena, ematen duten informazioa interesgarritzat jotzen dutelako izango da... harroputz galantak!