Kafe Antzokian elkartu gara blogari koadrila
2005-11-27 20:11
Hemen gaude koadrilatxo bat, Bilboko Kafe Antzokian Blogs & Bears 2.0 topaketan. Proposamen bat, blogariok: blog sarrerarik eginez gero, edo argazkirik kargatuz gero Flickr-en, erabili BBBilbo tag edo etiketa. Blog sarreretan ere, hemengoa komentatzeko, idatzi post-aren testuan BBBilbo hitza eta ikusiko dugu Technoratin eta Flickr-en ezer agertzen den...
Atean, Beers barik, Bears (Hartzak) jarri dute, baina ez da Irratia.com-en errua, esan digutenez.
Nolanahi ere hartz usaina ere ez oso urruti... 20 bat mutil eta bi neska bakarrik ikusten dira hemen...
Erantzunak kargatzen...