Behe Bidasoako lehenengoa izateaz gainera, euskara hutsean datorkigu bidasoamedia.info astekari digitala. Hendaia, Biriatu, Pausu, Hondarribia eta Irungo egunerokotasunaren oihartzun-gunea izateaz gainera, beste atal batzuk eskainiko ditu hemendik aurrera.
Hona hemen horietako batzuk:
Baionako Gure Irratiarekin batera bultzatu zuen Pausumedia elkarteak bere garaian Antxeta Irratia. Oraingo honetan, Antxeta Irratiak gaurgero bere gain diharduen honetan, elkarkidetzan oinarrituriko beste proiektu bat bultzatu nahi izan dugu hedabideen alorrean, eta hona hemen bidasoamedia.info .
Hendaiatik ari den Antxeta Irratiak laguntza handia eman digu webgune hau osatzerakoan, eskuko zituen guztiak eskainiz.
Gure eskualdeko euskaldun guztien topagune bilakatu nahi du bidasoamedia.info astekariak, eta erreferentzia bilakatu nahi du era berean tokian tokiko euskarazko beste hedabideen artean.
Erantzun
Sartu