XII. CAF-Elhuyar sarietara lanak aurkezteko epea abenduaren 1ean amaitzen da
2005-11-18 08:11
- Dibulgazio-artikuluen kategoriak:
· Lehen saria: 1.000
· Bigarren saria: 500
· Hirugarren saria: 300
· Gazteentzako sari berezia: 300 euroko sari berezia 25 urtetik beherakoen artikulu onenari
- Dibulgazio-liburua idazteko beka: 4.500 .
Euskararen eta zientziaren alorrean eskarmentu handia duten adituek osatuko dute epaimahaia, eta 2006ko martxoan egingo den sari-banaketan emango da irabazleen berri. Gainera, lan irabazleak Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkarian eta www.zientzia.net web gunean argitaratuko dira.
Oinarriak eta aurreko edizioetako lan irabazleak www.zientzia.net eta www.elhuyar.org web guneetan ikus daitezke.
Zientziaren dibulgazioa sustatzeko sariak
Beasaingo CAF enpresak babesturik, zientziaren dibulgazioa sustatzeko sariak sortu zituen Elhuyarrek duela hamabi urte. Erronka hari tinko eutsiz, 1994az geroztik urtero aurkezten dira zientzia-dibulgaziorako CAF-Elhuyar sariak. Ehunka zientzialarik eta idazlek beren lanak argitaratzeko aukera aparta dira sariok, lortu duten oihartzunak erakusten duenez.
Erantzunak kargatzen...