Sustatu logoa Teknologia albisteak

Goienkaria berritzen jendearen aurrean

Usoa Agirre
2005-11-21 09:11

Eneko Azkarate kazetaria eta Goio Arana diseinugilea ari dira Goienkaria, Debagoieneko astekaria, berritzeko lanean.

Elkarlanean, eta jendearen aurrean berrituko da Goienkaria. Goio Aranak Superbai blogean dioen moduan Goienkariaren diseinu (kazetaritzakoa eta grafikoa) berriaren urratsak eta honen gaineko komunikazio osoa modu desberdinean egitea pentsatu dugu, eta beti bezala, azken txanparako utzi barik, hasiera-hasieratik, prozesu guztiaren berri Interneten emango dugu. Horretarako, Goienkaria berritzen bloga jarri dugu abian.

Ekarpenak egiteko edo, besterik gabe, diseinua aldatzeko lanean egiten dituzten urrats guztien berri izateko, Goiena.net-eko bloga bisitatu dezakezue: www.goiena.net/blogak/goienkaria

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu