Sustatu logoa Teknologia albisteak

Blogen gainean Euskadi Irratiko Arratsaldekoan

E-posta bidez jaso dut nik abisua, telefonoz ere jendearen bila aritu direla badakit, ahoz ahoko komunikazioak funtzionatu du behar bada, ezetzik jasoko zuten... kontua da blogintzaz arituko garela Euskadi Irratian. Eta blogintzaz jardutea, bitetatik uhinetara igaroko da gaurkoan.

Arantxa Iturbe eta Tere Belokiren ahotsa entzuten dut nik gehien, normalean, Arratsaldekoan. Elkarrizketak egiten ausartak eta iaioak dira, erantzuteko beta hartzen duzunerako, hurrengoa prest daukaten kazetariak dira, eta tentuz ibili behar da zer eta zelan erantzun.

Gaur elkarrizketatuko dituzten blogariak:

Katixa Agirre Etiope bat Martitzen

Markos Zapiain Batzutan Pelipe bihurtzen dena

Xabier Mendiguren Elizegi Paperjalea / Egunen harian

Josu Martinez Olegario Makarrovski moduan ezagutua

Joxe Arantzabal eta bere Faroa

Patxi Gaztelumendi gaztelumendi.org lubaki digitaletik.

... eta gehiagoren bila ere badabiltza, beraz ikuspegi interesgarria izan daiteke.

Eta zuk, irakurle, blogari, Interneteko euskal guneen jarraitzaile, ze iritzi daukazu? Interesatzen zaigu, saioan bertan emateko ere baliatu genezake eta.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu