Arrangoiztarra espazioan
2007-02-21 08:02
Bi europar, Leopold Eyharts eta Hans Schlegel alemana, eta NASAko bost astronauta joango dira udazkenean abiatuko den misio honetan.
TF1en arabera urte asko pasa ondoren, espaziora joango den hamargarren frantzesa omen da Leopold.
Eyharts Biarritz ondoan dagoen Arrangoitze herrian jaioa da eta duela ia 10 urte, MIR estazioan egon zenean lapurdiko Getariako eskolako haurrekin izan zuen hartu emana Internet bidez eta espaziotik bueltan eskolan egon zen bisitan. Pozik Getariako gazteak.
Erantzunak kargatzen...