Euskarazko Film Laburren IV. Zirkuitua
Gaur, hilak 22, osteguna, hasiko da Irunen Topaguneak eta Euskara Elkarteek antolatutako Euskarazko Film Laburren Zirkuituaren laugarren edizioa. Guztira, sei filmek osatutako 37 emanaldi eskainiko ditu zirkuituak.
Film Laburren Zirkuituaren laugarren edizioa 37 emanaldik osatuko dute, beste hainbeste herritan eskainiko direnak. Emanaldi bakoitzean sei labur ikusteko aukera izango da, tartean, Ane Muñozen "Loturak" lana, Zirkuituan bertan estreinatuko dena. Horrekin batera, hauek dira 2007ko Film Laburren Zirkuituan eskainiko diren film laburrak:
- "Sarean" (2005) Asier Altuna
- "Xoxoak beleari ipurbeltz" (2005) Oskar Galan
- "Osaba Jaxinto" (2003) Iñaki Beraetxe
- "Midori" (2005) Koldo Almandoz
- "Bilintx" (2005) Jon Andueza
Emanaldi bakoitzak ordu laurden inguruko iraupena izango du, eta saioetako batzuetan zuzendari batekin zuzenean hitz egin eta iritziak trukatzeko aukera egongo da. Hala Topaguneak nola egileek beraiek "paregabeko aukeratzat" jotzen dute zirkuitua, "aukera ematen baitu normalean zinea iristen ez den herri txikietara ere hurbiltzeko, batetik; eta bestetik, egileen eta ikusleen arteko harreman zuzena sortzeko".
Filmen sinopsiak, emanaldien egutegia eta beste zenbait xehetasun hemen
Erantzunak kargatzen...