Teknologia albisteak

Euskara nabigatzeko hirugarren hizkuntza EAEn

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Eustat
2007-02-19 : 09:02

EUSTATen datoen arabera, irailean aipatu genituen portzentaietan jarraitzen du euskarak. Baina, gaur egun, EAEn Interneten nabigatzeko erabiltzen den hirugarren hizkuntza bihurtu da euskara (%22,0), gazteleraren (%99,7) eta baita ingelesaren (%23,2) atzetik. Bestalde, Aurki.com eta Berria.info dira inkestan aipatzen diren webgune euskaldun elebakarrak.

Interneten nabigatzeko ingelesaren gorakada

Interneten nabigatzeko ingelesaren gorakada

Eustatek argitaratutako prentsa oharraren arabera : Ingelesez nabigatzen duten erabiltzaileen ehunekoa %19,2 hazi da. Aitzitik, euskaraz nabigatzen dutenen ehunekoak %1,5eko gorakada izan du eta gaztelaniaz nabigatzen dutenenak %2,4koa.

Horrela, argitaratutako datuen arabera, eta ingelesak izan duen gorakadari esker, EAEn Interneten nabigatzeko erabiltzen den hirugarren hizkuntza da euskara (%22,0), gazteleraren (%99,7) eta ingelesaren (%23,2) ostean. EAEn frantsesez nabigatzen dutenen portzentaia ere igo egin da, baina %3,6a baino ez da. Datuak taula honetan dituzue.

Beraz, euskara erabiltzen dutenen portzentaiak gora egin du iazko datuekin konparatuz, baina ingelesa baino gutxiago igo da eta bigarren lekutik hirugarrenera pasatu da.

Aurki eta Berria

Bestalde, 15 urte eta gehiagoko Interneteko biztanleria erabiltzailearen aipamenen arabera, EUSTATeko inkestan Aurki.com eta Berria.info izan dira aipatutako webgune euskaldun elebakarrak, web eta atari edo bilatzaileen artean. Hala ere, nahikoa atzean biak: Aurki atari eta bilatzaileen 6. tokian eta Berria webguneen 26. lekuan.

Erantzun

Sartu