UEUk Ikastetxe Nagusiko eskaintzaren barruan, PERTSONEN ARTEKO KOMUNIKAZIO ERAGINKORRA ikastaroa antolatu du Eibarren martxoaren 10 eta 17an.
Txikitan, bizitzan moldatzeko balio izan digun modu bat, rol bat, komunikatzeko era bat ikasi genuen, (adibidez: lotsatia, liderra, kanporakoi edo barnerakoi, esanekoa eta abar).
Beharbada guk rol hori "ontzat" ematen dugu. Baina ona hoberenaren etsaia izan ohi da. Ontzat edo nahikotzat jotzen dugun horrek, era berean, konformismoan harrapatzen gaitu eta lortzen ditugun emaitzak hobetzea galarazten digu.
Mintegi edo tailer hau praktikoa da funtsean. Bertan, parte-hartzaileak bere muga zaharrak identifikatu eta komunikazio modu berriak ikasiko ditu, ariketa arin, ugari, dinamiko, eta giro dibertigarrian.
Irakaslea: Gotzon Carcar, Coach pertsonala eta profesionala, Trainers Training Masterra Programazio Neurolinguistikoan. UEUko kidea.
Ikastaroaren ezaugarriak:
Informazio gehiago eta matrikula egiteko aukera: www.ueu.org
Erantzun
Sartu