Sustatu logoa Teknologia albisteak

Kulturgintza dala ta

Imanol - Etxetik
2007-02-15 09:02

Gakoa erabileran dagoala esango neuke, bazirudien umeek eskolan euskara ikasita erabilera ziurtatua egoala, gero eta argiago dago ez dala halan gertatzen. Zergatik? beharbada euskaldun berriei eskeini deutsagun euskara eskolakoa, azterketakoa, oposizioetakoa dalako, igual ez dogu landu behar beste komunikaziorako hizkuntza, edo ez dogu hortarako eremuak sortzen jakin. Bestealde, esparru euskaldunetako euskalkia baturako erreferentzia izan beharrean, garbizalekeria dala eta, ezjakinen erabilera desprestigiatua bihurtu dogu. Oker nabil? zein da zuen iritxia?

Azken denboraldian, errealitateari begiratuta kezka bat nagusitzen da: lozorro batean sartuta gaude. Transmizioaren ondoren mekanismo berriak jarri genituen euskara berreskuratzeko, kultura berreskuratzeko eta mekanismo horiek egon badaude egun, jendeak euskalduntze prozesu soziologiko demografikoetan gora egin du, baina praktika kulturalean eta euskararen erabileran seguruenik ez da hori gertatzen ari.

Gehiago irakurri nahi daunarentzat, Koldo Tapiaren berbak Berrian.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu