Sustatu logoa Teknologia albisteak

Maitane, sexu abertzalea

Sustatu
2008-01-24 16:01

Maitane delako baten sexu iragarkia irten da atzo eta gaur Diario Vasco egunkarian. Gaztelaniaz, errore ortografiko batzuekin, zera eskaintzen du Maitanek: Oñatiko musua, arrantzalearen postura, orgasmoan irrintzia, irteerak edo baserrian bertan... Eguneraketa, otsailak 25: Fermin Etxegoien ETBko gidoilariak dio programa berri baterako amua dela iragarki hori.

Atzo iragarki hau irten zen:

Maitane. 19 años abertzale. Cuerpazo de la tierra. Te hago el beso de Oñati y la posturra del arratzale. En el orgasmo te suelto el irrintzi. Abstenerse constitucionalistas. Salidas o recibo en caserío. Acepto Visa.

Gaur, nonbait, salbuespen gutxiago du Maitanek, konstituzionalistenganako betoa kendu baitu.

Egia da ala gezurra? Ekimen mediatikoren batek harrapatu nahi gaitu? Atzo ETB1eko Kalaka saioan prostituzioaz jardun zuten. Tono satirikoan gaian arakatu nahi duenak grabaketa batzuk egin nahiko ditu?

Telefonoz deitzea erraza da, baina...

(eskerrik asko Giorgio Bassmatti, abisua emateagatik; tori propaganda trukean, datorren astean kontzertua Donostian, doan)

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu