Sustatu logoa Teknologia albisteak

Enaitz Iriondo kasua: Internetek behartu du prentsa tradizionala

Josu Mendicute - Eibar.ORG
2008-01-28 09:01
Guztia duela bederatzi hilabete hasi zen. Ordurako bazegoen kasuari buruzko informazio apur bat, baina Canal Sur telebistan egindako erreportajea izan zen informazio honen barraiatzearen abiapuntua. Enaitz zenaren arrebak 5 bideotan igo zuen erreportajea Youtubera. Campingeko lagunak 5 bideoen url-ak e-postaz bidaltzen hasi ziren euren kontaktuen artean, eta nik, lana erraztearren 5 bideoak blogean batu nituen, bide batez jarraitzen nautenek honen berri jakin zezaten.

Nire artikulua irakurri zuen baten batek foro batean jakinarazi zuen gertatutakoa, eta bertatik beste blog batera heldu zen albistea. Hurrengo egunean Meneamen azaldu zen. 1419 botu. Eta bertatik gehiago hedatu zen. Nere blogean ere antzeman zen mugimendua: mezu pribatu zein erantzun publiko pila jaso nituen. Artikulu hark blog osoak bezain beste bisita jaso zituen.

Duela egun batzuk, epaiketa egingo dela eta, blogari batek eman zuen albistea. Meneamen 2000 bototik gora daramatza, gaztelerazko aupatun ere azaldu da. Berriro ere blogosferan astindua hasi zen. Nik euskaraz idatzi nuen eta Zabaldura bidali: sekula Zabaldun botu gehien jasotako albistea izan da.

Izugarrizko zurrunbiloa sortu da. Hainbat blog ari dira ohiartzuna hedatzen. Albiste berriak agertu dira Meneamen. Eta zurrunbiloak agentziak harrapatu dituzte, eta medio guztiak hasi dira jo-ta-sua. El Pais izan da lehena, uste dut, baina denek jarraitu diote. Batzuk aipatzearren, eitb24, El País edo 20 minutos

Tipoari ez zaio doan irtengo adarjotze hau. Fiskaltzak artxibauta zegoen kasua irekitzeko ahalegina egingo du. Internet erabiltzaileon boterea agerian geratu da. Atzo gauean Enaitzen amak telefonoz deitu zidan. Esker hitzak dauzka hedatze hau posible egin duten guztientzat.

Eta nik neuk ere bai: eskerrik asko.

Iturri originala: Josu Leokanne

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu