Mullet edo orrazkera abertzalearen arbuioa
Euskal orrazkerarik abertzaleena da seguraski: gainaldean motz baina lepoaldean ilea luze beherantz, alkandora gaineraino. Eta termino zehatzak deskribatzen du ingelesez: mullet (Wikipediako sarrerak "euskal separatisten" estetika ere aipatzen du). Baina, hara!, askorentzat (kanpotarrentzat bereziki) zaharkitutako estetika itsusi baten adierazgarria da, eta halaxe deskribatzen du zehatz Wheylonak, Donostiako blogari kaliforniarrak.
Ingelesezko bere eskoletan 22 urteko mutil galaia zeukan, baina xarma guztia galdu du inozo halakoak mullet batekin etorri denetik. Eta gainera, hain euskalduna ere ez da orrazkera hau. Spain eta Mullet terminoak aldi berean bilatu Flickr-en eta ikusi: penintsula osoa mullet-illaz josia dago (adibidekoa Valentziakoa da).
Erantzunak kargatzen...