AHTaren ibilbidearen 1.1 bertsioa jadanik eskuragarri.
Euskal Herriko hainbat pertsona, talde eta lagun anonimoek bidaltzen dizkiguten argazki, bideo eta testuekin osaturiko lana da AHT Gelditu! Elkarlanaren "Auzolana" taldeak prestatzen duen AHTaren ibilbidea irudikatzen duen Google Earth-eko .kmz fitxategia.
1.1 bertsio berri honek dakarren aldaketa nabarmenen artean: Herriak bailaraka sailkatu dira bisualizazio orokorra errazteko, Durangaldeko eta Goierriko hainbat herrien ataletan argazkiak eta bideoak txertatu dira, Aramaio, Luku, Durango, Zornotza, Tolosa...
Zure herri, auzo edo inguruneko irudi edo/eta testuak lantzen dugun .kmz fitxategian txertatzea nahi baduzu hartara 1.2 bertsioan azaldu dadin, gure e-postara bidali eizkiguzu, hala ere, aurretik bidalketa iradokizunei begirada bat botako bazenieke estimatua litzake ;-)
Fitxategia zuzenean deskargatzeko hemen sakatzea nahikoa duzue (Google Earth instalatuta izanez gero).
Gure eposta: auzolana a bildua ahtgelditu.org
Erantzunak kargatzen...