Sustatu logoa Teknologia albisteak

Kelly familia ezagutu berri duzuenontzat...

Sustatu
2008-01-31 10:01

Kelly familaren biografian irakurri daitekeen moduan, jatorriz amerikarra den familia bidaiari hau Iruñean bizi izan da tarteka. Gurasoak hil ziren (ama 1982an eta aita 2002an) baina seme alabek gurasoek erakutsitako bidea jarraitzen dute.

Duela urte batzuk Espainia mailan nahiko ezagunak egin ziren eta telebistako programa askotan azaldu ziren, baita diska asko saldu ere. Badirudi azken urteotan Alemanian izan dutela arrakasta gehiago, eta hangoak dira YouTuben ikusi daitezkeen bideo gehienak, Kelly familia osoarenak eta batez ere John Kelly eta Maite Itoiz

Maite Itoiz eta John Kelly

Familia zabal horren zatia dira Maite Itoiz eta John Kelly ( MySpacean ere ). Maite Itoiz Iruñean jaiotako sopranoa da. Bere aita Carlos Itoiz da, flamenko-fusio gitarrajole famatua, besteak beste Mikel Laboarekin ere jo izan du. Maite Itoizek, Kelly familiarekin egindako lanaz aparte, zirkuito klasikoan asko kantatu du. Iruñetik ezagutzen ziren, eta Maiteren aitak gitarra eskolak ematen zizkielako Kellytarrei. 2001ean ezkondu ziren.

Kellytarrak eta euskal musika

Ezagun egin ziren garaian ez genuen Kellytarren euskal loturaren inguruan askorik entzun. Noizbait irrati edo telebistako tertulia batean aipatu zen Aizu, badakizue hauek Iruñean bizi izan zirela? baina besterik ez.

YouTuberen garaia iritsi denean aldiz, Kellytarrak euskal kulturarekin lotzen dituen beste seinale asko aurkitzen hasi gara. Gure kasuan, Maite eta Johnen historia ezagutu genuen YouTuben Itoiz musika taldearen bideo zaharren bila ari ginela. Baina hona hemen beste lotura batzuk:

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu