Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskarazko Wikipedia, Sareko Argia saria 2008

Euskarazko Interneteko sari kuttunena, Sareko Argia, euskarazko Wikipediarentzat izan da. Oraintxe eman ditu Argia aldizkariak Argia Sariak.

Gainerako sarituak hauek izan dira:

  • Prentsa idatzian, Imanol Murua Uria Berriako kazetaria. Bloga geldi du orain Muruak, baina egoera politikoaz zein zorrotz idatzi duen blogean zein paperean, agerikoa izan da azken hilabeteotan.
  • Publizitatea. Eusko Jaurlaritzaren Euskarazko komunikabideak: behar duzuna eta askoz gehiago kanpainarentzat. Surflaria eta bere amonarena. Miren Azkarate sailburuak jaso du saria.
  • Telebistan, Mihiluze. Kike Amonarrizek eta lantalde osoak jaso dute.
  • Irratian, Arratsaldekoa saioak hartu du, eta saio honen ordutegia sari-emanaldiareki bat zetorrene, zuzenean eman dute Euskadi Irratian.
  • Merezimenduzko saria, Emilio Lopez Adan Beltzari.

Wikipediaren izenean, euskarazko editoreen artean administratzaile maila duten hiru lagunek jaso dute: Unai Fernández de Betoño, Mikel Iturbe, eta Julen Gomezek (azken honek, burokrata maila du, izatez)

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu