Sustatu logoa Teknologia albisteak

Kondalari baten bloga eta beste

Koldo Amestoyek Euskal kultur erakundeak Iparraldeko barnealdean daraman kultura elkarteei zuzendutako "Eduki" formakuntza programaren laguntzari esker burutu du blog hori.

Beste blog batzu ere abian

Formakuntza sail horren karietara hemendik ekainera euskal kulturarekin eta ondarearekin zerikusia duten Iparraldeko beste hamalau blog edo webgune plazaratuak izanen dira.

Dagoeneko beste bat dago sarean, "Le Petit Théâtre de Pain" antzerki konpaniarena: http://ptdp.eke.org . Nafarroa-Behereko Lasa herrian kokatua den konpaniak otsail honetan estreinatuko dituen hiru euskarazko bakarrizketen berri ematen du bertan.

Xehetasunak

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu