Jaioberriak euskaraz erregistratzeko kanpaina
2008-01-31 08:01
2007ko abenduaren 19an Aretxabaletako Erregistro Zibilak ume bat lehenengo aldiz euskaraz erregistratu zuenetik, guraso asko izan dira Behatokira jo dutenak euren umeak euskaraz inskribatzeko helburuarekin. Baita lortu ere, Bilbon esaterako, egin dira jada euskarazko erregistroak. Ondorioz eta gurasoen eskariei erantzunez, haur jaioberria euskaraz erregistratzeko eman beharreko urratsak azaltzen dituen dokumentua prestatu du Behatokiak eta beharrezkoak diren formularioak ere eskuragarri ditu.
Behatokiak haurra izango duten gurasoak animatu nahi ditu euren seme edo alabaren erregistroa euskaraz egin dezaten. Izan dira jada eskaera ugari: Tolosan, Igorren, Aulestin, Gernikan... herritarrek eskaerak egin dituzte jaioko diren seme-alaben inskripzioa euskaraz egiteko. Ahalik eta erregistro zibil gehienetan euskarazko liburuak zabaltzea lortu nahi dugu, azaldu du Paul Bilbaok, Behatokiko zuzendariak. Jada,
Informazio gehiago: 948 146 172 edo behatokia@behatokia.org
Erantzunak kargatzen...