Berrikuntza indizea EAE
Datuei begiratuz, prestakuntza maila ona da EAEn: Zientzia eta Ingeniaritzetan graduatu kopuruak Europan ematen direnen gainetik daude, baina beste adierazle askotan emaitzak ez dira hain onak.
Esate baterako, euskal enpresa txiki eta ertainen %6,1 beste enpresekin lankidetzan aritzen da berritzeko, Europan ehuneko hori %9,1 den bitartean.
Zentzu berean, euskal enpresen goi mailako teknologiaren esportazioa Europako batez bestekoa baino lau aldiz txikiagoa da.
Berrikuntzaren adierazle diren markak eta diseinuak erregistratuz babesteko orduan, hemengo tasak Europakoen berdinak eta baita ere handiagoak dira, baina bestela gertatzen da patenteekin: tarte negatiboa handia da.
Gaiari buruzko prentsa oharrean argitzen den bezala, Europako Berrikuntza Indizeak (European Innovation Scoreboard) Europako Batasuneko 27 lurraldeetako datuekin eta Islandia, Norvegia eta Suitzakoekin kalkulatzen da. Helburua EBko 27ak eta beste 10 (Suitza, Norvegia, Japonia, Estatu Batuak, Kanada, e.a.) sailkatzea, beren ekonomiek berrikuntzako jarduerak zenbateraino garatzen dituzten ikusiz.
Bost dimentsiotan egituratzen da:
- Berrikuntzaren elementu induktoreak (input) ebaluatzen dira: Bultzatzaileak, ezagupen-sorrera eta berrikuntzarako enpresa ekimena
- Beste aldetik, emaitzak edo output-a ebaluatzen dira: berrikuntzaren aplikazioak eta jabetza intelektuala.
Guztira 25 adierazle erabiltzen dira indizea kalkulatzeko, lurralde guztietan urte berbererako hartuak.
Gehienez 1,00 izango den indize batean aipatu dimentsioen pisua adierazi nahi da, eta denen multzoarena.
EAEkoa 0,37 da eta UE 27 guztien bataz bestea 0,45. Espainakoa, 0,31 azpitik dago, eta Frantziakoa, 0,47, gainetik dago.
Datu guztietarako European Innovation Scoreboard 2007 txostena (pdf formatoan) eta EUSTAT-en Ikerketa zientifikoari eta garapen teknologikoari buruzko estatistika .
Erantzunak kargatzen...