Informazioaren Gizartean Euskadi Plana 2010
Informazioaren Gizartean Euskadi Planaren onarpenean (pdf-a 30,66 kb) zehazten denez EIGP 2010 edo Euskadi Informazio Gizartean 2010 Planaren finantziazio orokorra 285.435.200 eurokoa da, eta honako atal nagusiak ditu:
Herritartasun Aktiboa
Inklusioa bultzatzeko eta hesi digitalaren modalitate guztiei aurre egiteko, euskal herritartasuna herritartasun aktibo gisa planteatu nahi da, honako programa espezifiko hauen bitartez:
- Bizitza osoko ikaskuntza
- Ikastetxea 2010
- Inklusioa
- Nire etxea Interneten
- Herritarren parte-hartzea
Enpresa Berritzailea
Enpresentzako programa da, eta informazio- eta komunikazio-teknologien erabilera intentsiboak eta estentsiboak enpresen lehiakortasuna hobetzea du helburutzat, produktu eta zerbitzu aurreratuak sortzerakoan berrikuntza ekarriz. Jardun-eremu honetan honako programa hauek jarri dira abian:
- Infozerbitzuak
- Enpresentzako jardunak
- IKTen eta Ikus-entzunezkoen eskaintzarako jardunak
- Administrazioak gidatutako inpaktu handiko proiektu integralak
Zerbitzu Publiko Digitalak
Kultura berri bat garatzea, zerbitzu publikoen prestazioan ahaleginak batuz eta elkarreraginez euskal gizarte moderno eta aurreratuaren alde, honako programa hauen bitartez:
- Barne-digitalizazioa
- Administrazio arteko elkarreraginkortasuna
- Zerbitzu digitalak
- Edukiak (Atariak)
Euskadi sarean
Euskadi sarean egon dadin ziurtatzea, ingurune digitaletan euskal kultura eta hizkuntza babestuz eta Interneten erakusleihoan euskal turismo-baliabideen eskaintza aurkeztuz. Programak honako hauek dira:
- Euskal kulturaren eta euskal kultura-ondarearen aldeko zerbitzuak
- Euskaraz erabateko esperientzia digitala ahalbidetzeko zerbitzuak
- Euskadik kalitatezko helmuga turistiko gisa duen irudia indartzeko zerbitzuak.
Infoegiturak
Euskadi Informazioaren Gizartean sartzeko beharrezko Infoegiturez hornitzea, ekimen hori euskal geografia osora hedatuz. Telekomunikazioazpiegituretatik haratago, Infoegiturek Interneten kalitatea bermatzeko lanabesak ekartzen dituzte, sarearekiko irisgarritasuna, segurtasuna eta konfiantza ziurtatuz. Honako programa hauek dituzte:
- Infoegitura aurreratuak irisgarritasunaren, segurtasunaren eta konfiantza digitalaren eremuan
- Eguneratze teknologikoa
Erakunde-agenda digitalak
Eusko Jaurlaritzak hartutako konpromisoaz gain, estrategia horren bitartez Euskadiko gainerako eragile eta erakundeei ere gonbidatu nahi zaie prozesuarekin modu aktiboan bat egin dezaten. Horretarako, zenbait mekanismo antolatu dira integrazio hiria izatea ahalbidetu eta errazte aldera. Arlo honetako programa espezifikoak honako hauek dira:
- Tokiko Agenda Digitalak bultzatzea
- Nazioarteko lidertza Agenda Digitalak sustatzerakoan
- e-Demokrazia
Administrazio eta Gobernu elektronikoari buruzko Plana -ren (.pdf-a 30,66 kb) onarpen dokumentua kaleratu da. Administrazio Elektronikoaren Bigarren planak honek, 22 proiektu nagusi eta 110,9 milioi euroko aurrekontua dauka.
Hurrengo egunetan plan osoak argitaratuko dira.
Erantzunak kargatzen...