Sustatu logoa Teknologia albisteak

Basque Research Tesi Saria, maiatzaren 1etik aurrera

Elhuyar Fundazioaren Basque Research web guneak VI. Tesi Saria jarriko du martxan maiatzaren 1ean. Unibertsitatean egiten den ikerketa gizarteratzea eta, batez ere, ikertzaile gazteen lanak ezagutaraztea dira sariketaren helburu nagusiak. Hori horrela, 2007an doktore-tesia amaitu eta gainditu duten ikertzaileen lanak saritu nahi ditu Basque Research web guneak, betiere zientzia- eta/edo teknologia-gaietakoak badira.

Hiru sari banatuko dira: Sari nagusia, Bigarren saria eta Aipamen berezia. Sari nagusiaren irabazleak ordenagailu eramangarri bat jasoko du, Sistek Informática y Microsistemas etxearen laguntzari esker. Bigarren sariaren irabazleak, berriz, argazki-kamera digital bat eskuratuko du, Eroski Kooperatiba Elkarteri esker. Azkenik, Aipamen berezia jasotzen duen lanak MP4 bat jasoko du, Eroskiri esker hori ere. Eta saridun guztiek Euskal Autonomia Erkidegoko landetxe batean bi lagunentzako asteburu bana jasoko dute, Nekatur elkarteari esker. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 30ean amaituko da, eta oinarriak dagoeneko eskuragarri daude www.basqueresearch.com helbidean.

Euskal Herriko Unibertsitateak babesten du sariketa hau.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu