Sustatu logoa Teknologia albisteak

ETAk ereindako sakeleko bonben hoax-a

Sustatu
2008-04-17 10:04

Hoax bat da Interneten bidez zabaltzen den gezur bat, normalean gutun-kate amaitezinen bidez bulegoz bulego hedatzen dena. Horietako bat zabaldu da aste honetan, ETAren bonba kanpaina arriskutsu baten berri ematen duena.

Dokumentu honetan erantsita jarri dugu abisuaren adibidea. Kasu zehatz hau EHUko sail bateko arduradun batek bidali zien EHUko bere kontaktu guztiei, eta irakasle horietako batek bidali digu, amarrua igarrita.

Nonbait, ETAk Grenoblek ostu zituen detonagailuak telefono mugikorretan eta giltza sortetan jarri ditu, leherkari kantitate txikiekin, Espainiako zenbait hiritan galduta uzteko trastoak. Eskua galtzeko moduko leherketa gerta daiteke hartzen badituzu.

Oharra ohi bezala amaitzen da: ahal duzun guztiei abisatu.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu