Moodle ikastaroak prestatzeko tresna da. Gero eta erabiliago da unibertsitatean materialak zabaltzeko eta ikasleekin harreman estuagoa lortzeko. Kasu honetan, erabilera berezia egin dugu, eta Informatikako ate irekien egunaren berri emateko erabili dugu.
Alde batetik, Informatika Fakultatean ate irekien eguna egingo dugu datorren asteko ostiralean. Nola eskaini fakultateko hainbat datu sarearen bidez? EHU oso handia da eta fakultateetako webgunetan zerbait aldatzea oso prozesu geldoa da.
Beste alde batetik, Moodle oso gustuko dugu fakultateko hainbat irakaslek. Ikasleekin dugun harremana errazagoa da Moodle-ri esker. Apunteak, dokumentazioa eta entregatzeko lanak ikasleekin konpartitzea aise lortzen da. Badira horrelako 2917 ikastaro EHUn eta 87 gure Fakultatean.
Beraz, zer egin dugu ate irekien eguneko webgunea ondo hornitzeko? ... Moodle ikastaro berezi bat definitzea!
Eta erraz egin ahal izan dugu, hiru irakaslek hiru egunetan egin dugu. Beste irakasle batzuk osatzen ari dira orain gune hori denen artean. Hau da web 2.0! :-) Sartu bisitari gisa gure ikastaroan.
Interesatuentzat... Moodle ikastaro bat EHUtik kanpo dohainik definitu daiteke hemen.
Eta oso erraza izan da izena-ematearena docs.google.com bitartez egitea! Zerbitzu horrekin erraz definitzen da bisitariak bete ahal izango duen fitxa bat, eta bisitari guztien fitxa guztiak guk denak batera ikusiko ditugu gero.
Erantzun
Sartu