Teknologia albisteak

KREAren webgune berria

Erabiltzailearen aurpegia
KREA
2008-04-28 : 09:04

KREA Espresio garaikideak, Caja Vital Kutxako Gizarte Ekintzak bultzatutako kultur proiektuak, www.kreared.com web gune berritua aurkeztu du. Gunea Arabako Creatta.net enpresak egin du. Gune horren helburuak hauek izan dira: informazioaren arkitektura berregituratzea eta edukiak gehitzea, erabilerraztasuna eta erabilgarritasuna hobetzea, multimedia -argazkiak, bideoa, audioa- gehitzea eta erakusleiho digitala irekitzea KREA proiektuko sortzaileentzat.

Web gunearen asmoa da parte hartzeko plataforma izatea, aktiboa eta dinamikoa; horretarako, 2.0 web-eko erremintak edo sare sozialak jaso ditu; hala nola, Flickr -argazkigintzaren inguruko komunitateak-, YouTube -erabiltzaileek Internet bidez bideo digitalak konpartitu ahal izateko web gunea- edo Facebook -pertsonak beren lagunekin edo beste batzuekin harremanetan jartzen dituen erreminta soziala-.

Web orrialdean zortzi atal berri daude, eta horietan guztietan KREA Espresio garaikideari buruzko informazio eguneratua eta xehekatua ageri da. Gainera, hiru hizkuntzatan ikus daiteke: gazteleraz, euskaraz eta ingelesez.

  • Zer da KREA. KREA proiektuaren azalpena.
  • Artistak. Erakusleiho digitala, multimedia erreminten bidez zentro kulturaleko sortzaileen proiektuen bilakaera erakusteko.
  • Jarduerak. Atal honetan KREAren jarduera guztien berri ematen da; gainera gaita antolatuta daude.
  • Multimedia. Bideoak, audio artxiboak eta irudien galeriak.
  • Parte hartu. Erabiltzaileek zentro kulturalarekin elkarreragiteko aukera ugari.
  • 'Argitalpenak. KREAk egindako argitalpenak. Batzuk goitik behera jaitsi ahal izango dira.
  • Prentsa. Komunikabideentzako informazio zehatza.
  • KREA Facebook-en. Zentro kulturala 2.0 web aplikazioetan; besteak beste, Fracebook, munduan gehien bisitatutako web gune bat.

Zentro kulturalak kontuan izango ditu Interneteko teknologia berrien joera guztiak, eta web gunea etengabe eguneratuko da, testuinguru kulturalaren eta teknologikoaren arabera. Horrela, www.kreared.com orrialdean, 2.0 web erremintak sartuko dira laster; adibidez, blog-ak, kultur agenda dinamikoa eta sortzaileentzako iragarki-taula.

Erantzun

Sartu