Sustatu logoa Teknologia albisteak

Surfrider 2008: surflariak zaborra biltzen

Gorka - Baleike
2008-04-21 11:04

Azkenaldian hain modan dauden Zumaia eta Deba arteko itsaslabar ikusgarrien oinetan, tonak eta tonak zabor pilatzen ditu itsasoak etenik gabe. Bazter horietaraino ez dira iristen hondartzetako garbiketa zerbitzuak.

Surfrider Fundazioak deituta, Zumaiako eta Zarauzko surflariak bildu ziren larunbat goizean kosta tarte horretan zabor bilketa sinboliko bat burutzeko. Ordubetean 50 bat zabor poltsa handi bete zituzten, plastizko botilez, batik bat. Zabor poltsak harraldetik ateratzea izan zen lan nekezena, ordea.

Ekintza honekin ingurumena zaintzea denon ardura dela adirazi nahi izan dute surflariek.

Lotura honetan dituzue larunbateko ekintzaren kronika, argazkiak eta bideo-erreportajea.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu