Gaur betetzen dira 19 urte, Euskaldunon Egunkaria sortu zela, abenduaren 6 batean jaio baitzen. Batean eta bestean egiten ari diren elkarretaratzeen asmo berarekin, Egunkaria auzia salatzeko eta auzipetuei babesa adierazteko ekimena abian da dagoeneko Interneten ere, Egunkaria libre! lau haizetara zabaldu nahian, bannerrak erakutsiz.
Epaiketa amaitu bitartean, webguneetan, agerkari digitaletan, sare sozialetan eta antzekoetan ekimenak ahalik eta oihartzun zabalena izatea da helburua.
Jarri zuen webgunean honako banner hau, eta estekatu egunkaria.info webgunera.
Bidegabekeria salatzeko. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko. Hemen torturatu egiten dela esateko. Auzipetuei elkartasuna adierazteko. Epaiketarik ez genuela nahi gogorarazteko. Epaiketa egingo dutenez, Egunkaria eta auzipetuak libre nahi ditugula erakusteko.
Munduan libre bizi ahal izateko, sarean ere Egunkaria libre!
Gorka Julio Teketenek gehigarri bat ezarri dio banner proposamen horri: javascript lerro pare batekin, Egunkaria.info-ko azken albisteak ere agerraraziko dituzu. Kodea pegatu eta kito, hori da dena.