2003ko otsailaren 20an atxilotutako hamar lagunetatik bostek torturak salatu zituzten auzitegian: Txema Auzmendik, Xabier Alegriak, Xabier Oleagak, Martxelo Otamendik eta Iñaki Uriak.
8 egun falta dira.
Hara testigantza horietako pasarte bana:
Iñaki Uria: Kaputxa kendu eta plastikozko poltsa jarri zidaten buruz behera. Zabal hasieran, gero eta estuago. Lepotik estutu ahala, plastikoa aurpegian itsasten zitzaidan. Arnasketarekin batera plastikoa gero eta gehiago itsasten zitzaidan aurpegira lehendabizi, ahora ondoren.
Martxelo Otamendi: Ariketa fisiko etengabeak [eginarazi zizkidaten], lehertu arte, lurrera erortzeraino eta arnasa galtzeraino, flexioak, mehatxuak, irainak eta poltsa, bi aldiz. Trenbide bat dela ohartarazi zidaten: aukera nuela lehen geltokian gelditzeko, horrela gutxiago sufrituko nuela, hemen denek kantatzen dutela azkenean.
Xabier Oleaga: Behin eta berriz galdekatzen ninduten. Azkenekoetako batean biluztu egin ninduten, horrela flexioak eginarazi, ahuspez jarrita besoetako flexioak ere bai, lehertu arte. Jarrera horretan bultzada simulazioak, kolpe simulazioak paperezko makilez, pistola kargatu eta balarik gabe tiro egin, batzuetan kanoiarekin burua presionatuta.
Xabier Alegria: Ni guztiz ikaraturik nengoen eta egiten zizkidaten galderei ez erantzutean, berehala flexioak eginarazi zizkidaten, eta barrabiletan kolpe batzuk eman. ( ) Plastikozko poltsak eskutan, berauen soinua belarri ondoan jarri eta mehatxatu ninduten poltsa egingo zidatela, baita aplikatu ere. Bi saio jasan nituen, itotze sentsazioa larria sentitu nuen. Apurtuta utzi nindutela esan behar dut.
Txema Auzmendi: Begiak itxita eta burua makurtuta egon behar genuen etengabe, hormaren kontra, baina horma ukitu gabe ( ). Nire kasuan tortura psikologikoa izan da, ez fisikoa
Bost salaketak behin betiko artxibatu egin dituzte, epaiketara iritsi gabe. Martxelo Otamendik Europako Giza Eskubideen Auzitegira eraman du salaketa.
Espainiako Barne Ministerioak, ministroa Angel Acebes zela, bosten kontrako kereila aurkeztu zuen, torturak ETAren aginduz salatu zituztela argudiatuta. Kereila artxibatu egin zuten, behin-behinean.
Biharko galdera: Bi operazioetan atxilotutakoen artetik zenbat epaituko dituzte?
Erantzun
Sartu