Euskal Musika, osasuntsu 2.0 tresnetan
Durangoko Azokan murgilduta, une egokia iruditu zaigu galdera hau egiteko: nola daude euskal musikariak kokatuta Interneten: modu aktiboan edo, aldiz, oraindik eskaparate gisa soilik erabiltzen dute sarea? beraien musika zabaltzeko Myspace, Spotify edo Twitter bezalako 2.0ko tresnak erabiltzen dituzte?
TestMedia ikerketa-enpresak 146 talde edo bakarlari euskaldun aztertu berri ditu ondoko ondorio honetara heltzeko: euskal musika osasuntsu dago sarean, gogoz eta ekinean. Esaterako, gero eta gehiago erabiltzen dituzte internet bidezko musika zabaltzeko tresnak:
- %85ek Last FM bidez zabaltzen ditu bere kantak
- %81ek Myspacen dauka txoko propioa
- 10etik 6k eskaintzen dute beraien musika erosteko aukera iTunes-en
- %59a Spotifyn dago
Bestalde, %52ek web edo bloga dute, eta %41a Facebook-en dago. Wikipedian, aldiz, askoz urriagoa da euskal musikaren presentzia, bakarrik %25ek baitute sarrera propioa bertan; eta are urriagoa, anekdotikoa ia, euskal musikarien presentzia Twitter-en, 100tik bakarrik bostek baitute konturik txoritxoaren sarean.
Test-Mediak halako ranking bat osatu dute datu guzti hauekin, eta hiru dira euskal musikari 2.0enak: Fermin Muguruza, Gatibu eta Ken Zazpi. Hiru hauen atzetik, baina hasierako postuetan, Benito Lertxundi, Kepa Junkera, Betagarri, Bide Ertzean, Kauta, Berri Txarrak eta Ekon daude, besteak beste.
Erantzunak kargatzen...