Sustatu logoa Teknologia albisteak

Akusazio publikorik eta partikularrik gabe nolatan egingo dute epaiketa? (10)

imanol murua uria
2009-12-10 09:12

Botin auziak, Emilio Botin bankariaren aurkako auziak, antzekotasun handiak ditu Egunkaria auziarekin, prozedura aldetik. Egunkaria auzian bezala, Botinenean fiskalak akusaziorik ez aurkeztea erabaki zuen, akusazio partikularrik ez zegoen eta herri akusazioak baino ez zuen aurkeztu akusazioa. Ondorioz, auzia artxibatu egin zuen Auzitegi Nazionaleko Zigor Salak 2006ko abenduan, eta artxiboa berretsi egin zuen Auzitegi Gorenak handik urtebetera, herri akusazioarekin bakarrik ezin zela ahozko epaiketa egin argudiatuta.

Auzitegi Nazionaleko Zigor Salak, Egunkaria epaituko duen berberak, Botin auziari buruzko autoan (2006-12-20) emandako argudioak dira hauek:

Esto [herri akusazioarekin bakarrik epaiketa egitea] equivaldría a permitir que cualquier ciudadano no perjudicado u ofendido por el delito pueda, por su sola voluntad, actuar incluso en contra de los intereses del perjudicado u ofendido por el hecho ilícito y en contra del criterio del fiscal.

Si sólo pide la apertura una acusación popular y el Ministerio Fiscal han instado el sobreseimiento, habrá de buscarse al acusador particular pues la petición de aquélla por sí sola no puede dar lugar al dictado del auto de apertura de juicio oral.

Baina Botin auzia prozedura laburtua zen, eta Egunkaria auzia, berriz, sumario arrunta da. Eta, nonbait, sumario nagusirako ez du balio, kasu honetan behintzat, auzi laburturako erabilitako irizpideak.

Biharko galdera: Zer argudiatu dute AVT eta Dignidad y Justicia elkarteek akusazio idatzietan?

Egunkaria kasuko FAQ edo galdetegia.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu