Teknologia albisteak

Argazki lehiaketa Gipuzkoako bioaniztasunaz

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-03-11 : 14:03

Zientziaren KutxaGuneak Gipuzkoako Bioaniztasunaren inguruko argazki lehiaketa amaterra antolatu du. Lanak formatu digitalean auzkertu beharko dira 2010eko apirilak 30 baino lehen.


Jatorrizkoa: Creative Commons Aitortu © cc-by: Gari Araolaza

Naturarekin zerikusia izango dituzten argazkiak atera behar dira eta Gipuzkoako 13 tokiren artean aukeratu behar da motiboa.

Horietako bat da kostaldeko flysch formazioa, goiko adibiderako aukeratutako argazkia. Beste hamabiak ez ditugu transkribatu ze Zientziaren KutxaGuneak digitalki bai baina ezin modu traketsagoan argitaratu du honen berri sarean: papera ekoitzi ondoren, haren PDF-a egin eta horri jarri sarean.

Eskerrik asko informazioagatik Argazkilaritza.com-i

Erantzun

Sartu