Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritzako zenbait ikaslek Konponbit zerbitzua sortu dute, informatikako konponketak eginez eta aholkuak emanez, diru pixka bat ateratzeko ikasketa bidaiara begira. Borondatea kobratzen dute. PC, Macintosh, wifi eta router kontuak, eta beste era bateko elektragailuak (DVDak eta) konpontzeko prest.
Webgunea sortu dute, eta Twitter eta Facebook bidez ere jasoko dituzte eskaerak. Japoniara edo Kazakhstanera joan nahi dute bidaian.
KonponBit-ek ogi-txigorgailua konponduko al dit? Ez. Baina zure ordenagailua konpondu edo izan ditzakezun arazoekin lagunduko dizugu. Pizten ez bada, DVD grabagailua ez badabil...
Borondatezko prezioan? Bai.
Prezioa zuk jartzen duzu. Guk denda normal batean zenbat kostatuko litzaizukeen esango dizugu eta zuk zenbat ordaindu nahi duzun aukeratuko duzu, bai horrelako erreza da.
Erantzun
Sartu