Sustatu logoa Teknologia albisteak

Busti Huhezinema!

Huhezinemako ikasleak
2010-03-11 08:03

Zuetako batzuek jakingo duzuen moduan Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultatean 3. urtez Huhezinema antolatu dugu: Film labur eta dokumentalen jaialdia, Apirilaren 27tik 29ra bitartean. Lanak aurkezteko epea martxoaren 12an, bihar, ostiralean amaituko da.

Heltzen zaizkigun lan guztietatik 10 aukeratuko dira Sail Ofizialean lehiatzeko. 10 film laburrek 400 euro jasoko dituzte aukeratuak izateagatik bakarrik. Halaber, Epaimahai Ofizialak 400 euroko dirusaria emango dio euskarazko Film Labur Onenari eta aipamen bereziak izango dituzte fikzio, dokumental eta animaziozko film labur onenek.

Izen-emateko:

  1. Huhezinema.com-en izen-emate orria jaitsi eta bete
  1. Posta bidez edota e-mailez bidali + zuzendariaren NAN agiria+filmaren kartela+ 2 fotograma
  2. Film laburra DVD formatuan bidali hona: Huhezi Huhezinema 2010 Film Laburren Jaialdia Dorleta auzoa, z/g 20540 Eskoriatza

Informazio gehiagorako:

Sare sozialak:

Ostirala baino lehen, animatu! Eta apirilaren 27tik 29ra zatoz Huhezinemara!

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu