Txahala ala idiskoa?
2010-03-12 11:03
Ez da berria zakil itxura hartzen duten logoen kontua, kontrakoa, Interneten asko zabaldu eta lehiaketa propioa edukitzera iritsi dira: Phallic logo awards. Urrun jo barik, guk ere lehenago idatzi izan dugu gai horren gainean.

Argazkiak.org | Ederto harakin taldea © cc-by-sa: goioarana
Aipatutako Phallic logo awards moduko webgunetan biltzen dituzten adibide gehienetan oso agerikoa izaten da logoaren zakiltasuna, beste batzuetan, aldiz, begirada zikin samarra behar izaten da ikurrean falotasuna antzemateko.
Gurera etorrita, hona hemen ariketa bat: Gipuzkoako Ederto harakin taldekoen logo berria zakil design kategoriakoa da ala ez?
Erantzunak kargatzen...