Greziak bizi duen krisi ekonomikoa zenbakiz beteta azaltzen dute hedabideek. Bilduma bat egin dugu, Greziako Estatuak defizita murrizteko hartzen ari den neurrietako batzuekin. Datu gehienak webgune honetatik atera ditugu. Atzo ere, greba orokorra deitu zuten sindikatuek Grezian. Bide batez, Google Public Data zerbitzua martxan jarri dela-eta, ikusi konparazioa Greziako eta Espainiako langabezia tasena.
Greziako Estatuak bere defizita txikitu beharra dauka, bestela zorrak kitatzeko kargek porrotera eraman behar baitute. Azken asteetan hori lortzeko iragarritako neurrien artean, hauek daude:
- Funtzionarioen urteko 14 soldatetik bat ezabatu egingo dute.
- Dagoeneko, funtzionarioek dituzten soldata-osagarrietan izandako %10eko mozketak hilabete oso bateko beste soldata baten murrizketa ezarri dutela diote sindikatuek.
- Pentsioak izoztu egin dituzte.
- Enpresa publikoetako exekutiboen gehienezko soldata ezarri da: 5.000 euro hileko (ministroen berdina).
- Enpresa publikoetan, hainbat mozketa, adibidez erregaia merkeago lortzeko dutena, edo pentsio-fondoetan Estatuak ematen zuen diruan.
- BEZ zerga igo da, ohiko produktuetan %19tik %21era; inprimatutako lanetan (liburuak, prentsa) %4.5etik %5era; eta jaki eta botiketan, %9etik %10era.
- Gasolinan, 3 eta 10 zentimo arteko zerga berriak litroko, erregai motaren arabera.
- Elektrizitate fakturetan, megawatio orduko tasa berria, 5 eurokoa.
- Zigarroen gaineko zerga, %63tik %65era igoko da.
- Edari alkoholikoen zerga %20raino igoko da.
- Luxuzko gaien gaineko zerga berria, eta hau aplikatuko zaie 35.000 euro baino garestiago dien automobilei, helikoptero pribatuei, etxeko eskulan luxuzkoei, harribitxi eta metal preziatuei, eta larruzko jantziei.
- 500 milioi euro gutxiago aurtengo aurrekontuko inbertsioetan.
- 200 milioi euroko gastu murrizketa Hezkuntzako aurrekontuan.
Goian Espainiako eta Greziako langabezia tasak gonbaratu ditugu. Hona beste koadro bat, 25 urtetik beherakoen langabeziarena:
Agian han norbaitek esan dezake, Guk euri badugu, izango duzue ihintz.
Erantzun
Sartu