Teknologia albisteak

Ramon Etxezarreta: "Prozesu honetan, 'Egunkaria' ez ezik, euskara bera ere auzitan egon da"

Erabiltzailearen aurpegia
Goiena Telebista
2010-03-13 : 08:03

Asteon Goiena Telebistan elkarrizketa egin diogu Ramon Etxezarreta Hizkuntza Politikarako sailburuordeari. Egunkaria-z gain, euskararen erabileraz, ETBz eta tokiko euskarazko hedabideez jardun du. Hemen duzue elkarrizketa ikusi eta entzuteko modua.

Egunkaria auziaren gainean galdetuta, hauxe esan du: "Bidegabekeria handia da egunkari bat ixtea jendarte demokratiko batean. Ekintza guztiz larria da. Euskarari gerta dakiokeen faktorerik positiboenetakoa izango litzateke absoluzioa. Bake giroa ekarriko luke. Prozesu honetan, Egunkaria ez ezik, euskara bera ere auzitan egon da, neurri batean. Eta inportantea da esan ahal izatea euskara biolentziaren mundutik urrun dagoela".

Bi partetan zatitu dugu bideoa. Goian duzue hasiera, eta hemen jarraipena.

Erantzun

Sartu