Teknologia albisteak

Dagoeneko eskuragarri daude Udaltop II. Topaketetako ponentziak

Erabiltzailearen aurpegia
Udaltop Topaketak
2010-03-14 : 10:03

Udaltop Udaletako Euskara-Zerbitzuen II. Topaketetan izena emateko epea zabalik dago. Martxoaren 22a arte edota plazak bukatu arte izango da matrikula egiteko aukera. Izen-ematea eta ordainketa egin duzuenok gaurtik aurrera ponentziak eskuratzeko aukera izango duzue zuen erabiltzailea eta pasahitza jasoko baitituzue zuen e-postan.

Topaketa hauek, lan-topaketa batzuk izateko helburuarekin sortu ziren eta horregatik topaketen aurretik webgunean zintzilikatzen dira aurkeztuko diren ponentzia guztiak. Horri esker, parte-hartzaileok material guztia topaketetara irakurrita eta landuta eramateko aukera duzue. Gaurtik aurrera eskuragarri izango dira ponentzia guztiak.

Oraindik ez baduzu izena eman, ez utzi azken egunera arte plaza mugatuak baitira!. Oso erraza da, webguneko matrikulazioa online atalera sartu eta bertan agertuko den formularioa bete. Ondoren, formularioaren amaieran agertzen den kontu zenbakian egin ordainketa, zure izen-abizenak ondo adierazita. Ordainketa burutu ostean, webguneko Dokumentazioa ataleko gune-pribatuan sartzeko beharrezkoak diren erabiltzailea eta pasahitza jasoko dituzu zure e-postan.

Gogoratu, izena emateko azken eguna martxoaren 22a izango dela eta izena webgunean eman behar dela. Aurten landuko den gaia "Nerabeen aisia eta lagunartea" izango da eta "Zer eta nola egin daiteke udaletatik nerabeek aisian eta lagunartean euskara gehiago erabiltzeko?" galderari erantzuna ematen ahaleginduko dira parte-hartzaileak.

Erantzun

Sartu