Sustatu logoa Teknologia albisteak

SOS: Txikizizioa hasi da Iruña-Veleian

Juan Martin Elexpuru
2010-07-15 11:07

Atzo arratsaldean aztarnategitik pasatu zen pertsona batek esanda dakigu txikizizioa hasi dela: hainbat langile eta retroexkabadora bat ari ziren lanean, aztarnategiaren hegoaldean, ate nagusiaren inguruan. Lurmenek egindako sondeoetatik dakigu inguru horiek oso aberatsak direla arkeologia aldetik.

Baina onartutako Plan Zuzendariaren arabera, 50 cm-ko sakonera arte exkabadoraz husteko baimena eman dio Nuñez zuzendari berriak bere buruari, kontuan izan gabe askoz ere azalago (20-30 cm) pieza ugari agertu zela leku horietan, 2005 eta 2006an egindako sondeoetan.

Txikizizioa hasi da, Nafarroako Iruñako Gaztelu Plazan gertatutakoaren edizio berri baten atarian gaude.

Hemen, bestalde, Gasteizko kaleetan agertu diren pegata batzuk.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu