Sustaturen Facebookeko erabiltzaileen %63ak euskaraz konfiguratuta dauka bere Facebook kontua, eta %31ak gaztelaniaz. Defektuz duela urte t'erditik euskaraz azaltzen da Facebook nabigatzialea euskaraz konfiguratuta baldin badaukazu.
Argazkiak.org | Sustaturen FB zaleen hizkuntza © cc-by-sa: sustatu
Facebooken adiskide bat izatetik orrialde izatera igaro da Sustatu. Aldaketa iragarri genuenetik 358 zale izatetik (ekainaren 22an) 619 izatera pasa da (uztailaren 8an). Gorakada horren grafika eman digu Facebookek:
Argazkiak.org | Gorakada FB jarraitzaileetan © cc-by-sa: sustatu
Aldaketa egin genuenean, arrazoien artean, honako hau eman genuen:
Orrialdeen kudeaketa ereduak hobekuntzak izan ditu Facebook-en. Profil pertsonaletara sartu gabe, erabiltzaileen estatistika orokorrak lortzen dira (adin taldeen arabera, adibidez), eta marketin aldetik abantaila hauek areagotu daitezkeela uste dugu. Webgune baten kasuan, gunerako trafikoa monitorizatu eta areagotzeko bideak ugalduko direla uste dugu.
Hala da, eta estatistika horien artean ikusi dugu Sustatu.com orrialdea gustoko dutenen artean hizkuntza nagusia euskara dela. Horrela daude banatuta Facebook jarraitzaileak hizkuntzaren arabera:
Facebook euskaraz 2008tik erabili daiteke. Ez dakigu jarraitzaileek Facebook kontua bakarrik konfiguratu duten, edo nabigatzailea euskaraz izatean automatikoki erabiltzen duten Facebook euskaraz. 2009ko Sustatu webgunearen estatistiketan Sustatuzaleen %46ak zerabilen nabigatzailea euskaraz.
Zure Facebook kontua ez baduzu euskaraz ikusten, agian izango da oraindik ez duzula zure nabigatzailea euskaratu. Nabigatzailea edozein hizkuntzatan izanda ere, Facebook kontua euskaratu dezakezu. Horretarako, ondorengo pausuak jarraitu:
Instrukzio hauekin batera, Tuenti euskaratu zutenean egin genuen bezala pantaila-bideo bat ekarri dugu instrukzioak argiago ikusteko:
EuskalMapak ere badauka bere Facebook orria. Bertan 205 zale daude, horietatik %51k euskaraz duelarik. Hona datuak: