
Ezaguna den bezala iPadaren gabezietako bat ataza ezberdinak aldi berean ezin burutzea da. Edo zen! Izan ere, Josu Sierrak mezu bat utzi zidan esanez, posible zela iPada multifuntzio bihurtzea urrats erraz batzuk jarraituta. Bere blogean eta nirean hainbat mezu gurutzatu ondoren, hitz egindakoa txukuntzea ondo legokeela iruditu zaigu. Beraz, hementxe doa bion artean atondutakoa.
Unai Morazak detektatu du. 24 telesaileko 8. denboraldian, Nazio Batuen egoitzara doa Jack Bauer super-agentea, eta han zer topatuko estatu subiranoen banderen artean? Ikurrina, bai horixe.
Eusko Jaurlaritzak askatu eta eskuragarri jarri ditu IVAPen itzulpen memoriak, Open Data Euskadi zerbitzuaren bidez. HAEE-IVAPen Itzulpen Zerbitzu Ofizialaren (IZO) memoriak dira. Honela azaltzen da liberazioa:
Alde batetik, IZOren itzulpen-memoria duzu, IZOko eta Eusko Jaurlaritzako itzultzaileen lanaren emaitza, bertako zuzentzaileek gainbegiratuta. Ez du, haatik, arau-baliorik; lan-tresna baliagarria izan daitekeelakoan ematen dugu, soil-soilik.
Zure itzulpen-memoriak bidaltzen badizkiguzu, hemen jarriko ditugu, guztion mesederako
Duela urtebete, Tolosaldeko semaforoetan kartel xelebre batzuk agertu ziren. Karteletan, honako hau zegoen idatzita: "Semaforoak euskaraz". Herritarrak elkarri galdezka aritu ziren: "Zer ote da hau?".
Galdera horri erantzun nahian, hainbat azalpen ibili ziren bolo-bolo: kartelek hauteskunde kanpainarekin zerikusia zutela, semaforoetako entzunezko mezuak euskaraz jartzeko kanpaina zela, autoeskoletan gidabaimena euskaraz ateratzeko kanpaina zela...
Alemaniako (eta Europako) udako festibal handienetako batean, tragedia atzo. Izuak eragindako estanpida batean dozenaka lagun zauritu dira, eta 19 hil. Love Parade ekitaldian izan zen. Gaur antolatzaileek (ekimen pribatua da) iragarri dute Love Parade gehiago ez dela egingo.
Esperimentu polit bat. Gaur larunbata, uztailak 24, hartu kamera eta grabatu zuen eguna! Life in a Day filma grabatuko da mundu guztiko bideogileen aportazioekin. Grabatuko gaurko uneren bat, eta igo Youtubera. Ez dago instrukzio handirik... gaiak omen dira maitasuna eta beldurra, baina horiek egun bateko bizitzan norberak nola islatu, ba, ikusiko da.
Porrontxo Jaiek herritarren babesa dute eta Sudur gabeen edo SIN-TOTXA MUGIMENDUAK gero eta jarraitzaile gehiago ditu, ikusi besterik ez duzue.
Donostiako estatua eta eskultura guztiak Porrontxoen alde dira. Sudurrak ageri dira non nahi eta hala izango da Udalak atzera egin eta elkarrizketa bideari heltzen dion artean.
Euskarazko dozenaka marrazki bizidunen bilduma bat egin dute sarean. Artxiboak Megaupload zerbitzuaz baliatuta sareratu, eta edonork ikusi, webguneetan embed kodearen bitartez pegatu edo ordenagailura deskargatu eta offline ikusteko aukerarekin.
Espainiar Estatuko 110 hiri handienak aztertu ditu Transparency International España (TI) ustelkeriaren kontrako elkarteak. Zerrenda horretan daude Hego Euskal Herriko 6 hiri, argitaratu duten Udal gardenenen zerrendan ordena honetan: Bilbo, Getxo, Gasteiz, Barakaldo, Iruñea eta Donostia.
Argazkiak.org | Hegoaldeko Udalen gardentasuna © cc-by-sa: herri.admin
Guggenheimeko armiarmaren azpian, 360ºko argazki bat. Ekin saguarekin irudiaren gainean, eta scroll gurpilarekin ere bai.
Tratu txar asko eta dira halakotzat harzen, edo normaltzat hartzen dira, edo ontzat jotzen dira. Baina tratu txar oro kaltegarria da, nozitzen duenarentzat eta, sinesgaitza badirudi ere, emailearentzat ere. Hau guzti hau egia biribila izanda, erabaki dugu Santurtzin TRATU ONAK sustatzea. Hau da, tratu txarrak salatzeaz harago, jendearen arteko tratu onak sustatu nahi ditugu. Gizonezkoen eta emakumezkoen arteko tratu onak nahi ditugu; gizonezkoen artean; emakumezkoen artean; eta areago, nork bere burua ondo tratazea ere bultzatu nahi dugu. Tratu txarra salatzea baino askoz ere sakonagoa, positiboagoa, integratzaileagoa, motibagarriagoa eta eragingarriagoa delakoan daude.
Odisea: Itsaso Joniarra belaontzian bidaiko hirugarren kapituluan, Korintoko Kanalarekin batera Egeo Itsasoa atzean utzi eta Joniarrean barneratuko gara, Lefkadara bidean. Bi portu ezagutuko ditugu gaur: Kostaldeko Kiato herria, eta Trizonia uhartea. Azken honetan, varkalas izeneko itsasontzi greziar tradizionala nolakoa den ikusi ahal izango dugu.
Egon bazarete Urbil merkatal zentroan dagoen McDonalds-en azkenaldi honetan, ikusiko zenuten zabor bilketa estandarrak ez duela han balio (hau da, bandeja osoa zabor poltsan hustutzearena). Zabor bilketa selektiboaren kontra dagoen kanpaina kontuan izanda, iruditzen zait McDonalds-ek egiten duena birziklatzearen aldeko garaipen bat dela.
Mintzola Fundazioak bere webgunea aurkeztu zuen atzo prentsa-aurrean, Mintzola.com. Ahozkotasunaren behatokiaren inguruko informazio guztia eskura jarriko digun ataria izango da. 2010-2011rako egitasmoaren ildo nagusiak ere aurkeztu ziren prentsa-aurrekoan.
Sprilur erakundean izandako espioitza kasuaren inguruan, badirudi hacker eta maila handiko kontu informatikoez dihardugula, baina horiek kontu pelikuleroak dira. Maila baxuko segurtasun deskuido eta akatsak izaten dira informazioa esku okerretara iristeko modua, gehienetan:
www.guremunduak.com guneak gutarik bakoitzak euskal kulturaren eta nortasunaren inguruan egin ditzakeen interpretazioak biltzen ditu argazkitan.
Zientzia eta teknologiaren arlo guztiak lantzen dituen euskarazko lehen hiztegi entziklopediko hau http://zthiztegia.elhuyar.org webgunean kontsultatu daiteke. Obra hau liburu eta CD-ROM formatuetan argitaratu zen 2009ko urrian
Txirotasunaren eta baztertze sozialaren aurkako urte europarra dala ospatzeko, Europe Directeko toskanar taldeak (Firenze, Grosseto, Livorno, Pisa eta Siena) NO1OUT "Imago Europae"ren hirugarren Argazki Lehiaketa antolatzen du txirotasunari eta baztertze sozialari borroka lemapean.
Lekeitioko 21. nazioarteko kale-antzerki jaialdia joan den asteburuan burutu zen. Hemen duzue kronika bat.
Hortik zehar idatzi dutenez Telecinco kateak medium edo asmatzaile batekin programa berri bat abiatuko du, Más allá de la vida, hilda dauden pertsonak elkarrizketatzeko. Ez da, beharbada, supergaitasun parapsikikoak dituen pertsonen bila dabilen ekoizle bakarra, tarotista euskaldunak ere behar dira telebistarako.