Sustatu logoa Teknologia albisteak

Espainiako futbol selekzioa ikusteko pantailak Barakaldon eta Gasteizen

Sustatu
2010-07-09 10:07

Barakaldoko Udalak gaztelaniaz iragarri du bere webgunean pantaila jarriko dutela. Interfazea euskaraz bisitatuta ere, albistea gaztelaniaz bakarrik ageri da. 700 lagunentzako tokia dago Barakaldoko Frontoian eta sarrera doakoa izango da. Gastuak ordaintzeko diru pribatua lortzen saiatuko direla iragarri dute.

Bilbon, berriz, ez da pantailarik egongo. Ez behintzat Udalak antolatuta. Maiatzaren 27an Udalbatzak erabaki zuen pantailarik ez jartzea, eta erabaki hori mantenduko dute, PPk aurkakorik eskatu badu ere. PPko ordezkari Cristina Ruizek dio ez dela politika egitea:

Bilbotarren gehiengoaren nahia asetzea da, aisialdi eta kirol ikuspegi batetik, normaltasun eta naturaltasun osoz. Bilbotar gehienak selekzioarekin daude, Mundiala ikustea eta España jarraitzea gustatzen zaie eta kontua da Udalak interes horri erantzutea. Ez da politika ez ideologia kontua, baizik eta gehiengoak ospatu eta jarraitu ahal izan ditzala selekzioaren garaipenak askatasun osoz eta kalean, Espainiako gainontzeko tokietan bezala.

Duela bi urte, Alemaniak eta Espainiak partida jokatu zutenean, egon zen pantaila handi bat Bilbon. Baina ez zuen Udalak jarri , Müller-Dani alemaniar Athleticzaleen laguntaldeak baizik. Edozela ere, ospakizunak egon ziren Moyua Plazan, Bilbon, Alemaniako selekzioa ikusteko jarritako pantaila aprobetxatuta.

Asteazkeneko partidan ere egon ziren ospakizunak plaza horretan, baina ez hain jendetsuak. El Correok argazki galeria bat ere publikatu du, eta ikusten da duela bi urtekoan baino jende gutxiago dagoela.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu