Teknologia albisteak
18

Ertzainek zapuztu zuten Halabedi Irratiaren finaleko erretransmisioaren jaia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-07-12 : 11:07

Halabedi Irratiak antolatutako Mundialeko finaleko jaia zapuztu zuten bart gauez ertzainek, partida amaitu eta gero. Batek edo besteak galdu ala irabazi, giro bikaina egon zen Halabediren tabernan Gasteizen, baina nonbait satira anti-nazionalista hura ez zitzaien asko gustatu ertzain batzuei, eta tabernara sartu ziren amaitu zenean, eta bezero bat jo ere egin zuten.


Argazkiak.org | Esatari handiak © cc-by-sa: jonaranburu

Halabedi Irratiak erretransmisioa antolatu zuen bart gauerako, Herbehereak-Espainia partidarako. Gasteizeko beren tabernan geratu ziren pantailan ikusteko zenbait lagun, eta bertatik antolatu zuten irrati erretransmisioa, uhinetatik entzun zen hori Gasteizen, eta Interneten streaming bidez Halabedi.org-en.

Bizpahiru esatarik umore gordinez egin zuten erretransmisioa partida osoan, gaztelaniaz. Nazionalismo espainiarraren topiko matxista eta xenofoboen errepikapen barregarri bat izan zen. Oso histrionikoa, eta politikoki batere zuzentasunik gabekoa.

Tabernako giroa, esan zutenagatik, gehiago zen traidoreena, ematen zuen Holandaren alde zeudela. Eta mutu geratu ziren luzapeneko bigarren zatian Iniestak Espainiarentzat gola sartu zuenean. Hala ere, erretransmisioak umore berdinarekin jarraitu zuen, eta amaitu zenean, komunikatua iragarri ziguten. Eta baita iritsi ere, ETA (aurrerantzean España Te Amo) erakundeak bidalitako komunikatua irakurri zuten, non ETAk bere errendizioa iragarri duen, Espainiaren indarraren eta distiraren aurrean etsita.

Tamalez, komunikatua irakurri eta gutxira, ertzain batzuk gerturatu ziren, modu txarrean nonbait, eta jaia zapuzteko gogoz edo, taberna parera hurbildu, eta han, jaitsi eta bezeroren batzuk taberna barruan jo zituzten. Tentsio une batzuen ondoren, joan egin ziren.

Jarraian erretransmisioko perla batzuk, eta beherago, ETAren komunikatua.

Errentransmisioko satira

  • Si en el juego democrático somos los mejores, cómo no vamos a ganar al fútbol
  • Que lo jueguen al mus. Que los holandeses no tienen ni puta idea
  • Nos estamos enfrentando a la Baader-Meinhof del balompié.
  • Que baje Tamariz, que vuelva la magia española
  • Ataque de Van De Chulo y Van De Culo
  • Los judíos fueron perseguidos en los campos de concentracion y los españoles en los campos de futbol
  • Si los holandeses no condenan la violencia, hay que ilegalizar Holanda entera, con el apoyo de nuestra audiencia, y de la Audiencia Nacional.
  • Qué manía con la Roja, ¡Gualda! La única roja que ha habido es la Pasionaria... El azul nos retrotae a tiempos grandiosos
  • La Santa María, La Pinta, La Niña, El Cid Campeador...
  • Puede haber miembros de ETA detrás del linier o amenazándole con mira telescópica.
  • Hasta el Papa va hoy de rojo, dejando a un lado su blanco habitual.
  • se quejan de vicio, y estos de vicio tienen mucho, que son holandeses, tol día en los cofeeshop, viendo elefantes
  • los nacional-bacalatas os apoyan desde las discotecas!!
  • La reina Sofía ha bajado a los vestuarios en el descanso, tendra que esforzarse en animar a los de la roja...
  • Estrategia Curro Jiménez contra los fumetas estos, con el trabuco y la navaja!
  • ¿Dónde estará Dios? Claro, el domingo descansó. Pero ¿qué te hemos hecho? ... Que saquen a José Tomás
  • La rendición de Breda están pidiendo estas ratas de cloaca... no una sino tres picas en Flandes vamos a poner
  • Mearles en los ojos y sacarles las cuencas, deportivamente eso sí
  • Habría que sacar a Amedo y Dominguez con sus pistolas y sus gafas de sol a ver quien se metía con ellos.
  • Holanda es un contubernio skin!
  • Esa seleccion holandesa llena de inmigrantes ilegales
  • ese puto negro, muy conocido en los after de Amsterdam, donde pasan la peor mierda
  • Ha rematado con el flequillo Evo. Ramos, cuando juegues con España, córtate el pelo.
  • hoy todo el mundo que ha sido un poco decente en su puta vida es español
  • Esto es + que un partido de fútbol. Saca a ZIPI ZAPE haz lo que debassss. Siempre por la derecha, siempre
  • Estás drogao holandés, por eso estás fuera de juego
  • boicot a todo lo naranja, que no se compre butano! Fuera todos del ING! Fuera Euskaltel!
  • putos protestantes todo el día gritándole al árbitro
  • el español siempre está encima, en la postura del misionero
  • 6 penaltys 6!!! arbitro vendido!!
  • Queremos advertir a los narcotraficantes que tengan algo que mover que tienen 30 minutos más de prórroga, que las calles están despejadas.
  • Llamando a TeleFarla para pillar más droga para la prórroga
  • Esto se gana por lo civil o por lo militar. Tejero donde estás! Ynestrillas está cojiendo un vuelo hacia Sudáfrica
  • Yo quizás sacaría a Basagoiti. Necesitamos un hombre con carácter
  • Este és un momento histórico. En los cuarteles de la Guardia Civil lo están celebrando con pistolas
  • Holanda ya está en los estorninos de la muerte

ETAren komunikatua

Erantzunak

Manex
2010-07-12 : 11:58

Jo zuten lagunaren kamiseta nola gelditu zen ikusi dezakezue Hala bediren facebook-eko argazki bilduman


bertan geundenok ederki ikusi ahal izan genuen (garaiotan inolako nobedadea ez den arren): arrazoirik eman gabe, zuzenean, sartu eta jo. Argi eta garbi.


Ez ziren miaketak egitera etorri, eta ez zuten miaketarik egin: jotzera etorri ziren.


Kolpeetatik aparte, eraginik txarrena gau eder bati brotxe penagarri bat ematea izan zen. Ederki pasa genuen Hala Bedi tabernan bildu ginenok: oasi bat izan zen azken egunotako oldarraldi ultraespainiarzalean. Pena, horrela bukatu behar izana, betikoengatik.


Karlott
2010-07-12 : 12:09

Beharbada, Euskal Herritik ere erantzunik mereziko zuen partida hark. "Euskal Herritik", hots, euskaraz, euskal ideologiaz, etab. esan nahi dut. Apuntatu dituzuen esaldiak Santanderretik eta Guineatik ere bota daitezkeelako.

Eneko
2010-07-12 : 12:32

Eup!



Tamalgarria da atzo halabedin gertatu zena ertzainekin. Gu han izan ginen partida osoan zehar, giro ezin hobea egon zen (jendez gainezka) eta oso ondo pasatu genuen.



Lotsagarria da ertzainen jarrera, zoritxarrez Euskal Herrian ondo ezagutzen duguna. Baina bestalde, lana ondo egin denaren seinale da: ziur Ertzaintzaren komisaldegian ere entzuten egon zirena! Euren erantzun irrazional hori da uhinak leku askotara heldu ziren seinale.



Eta egia da erretransmisioa ez zela euskaraz egin, baina bai Euskal Herritik. Eta azken galdera, euskal ideologia zer da?

bikote.alaia
2010-07-12 : 12:34

Bartzelonan zale espainolek kaleetan zuhaitzak erretzeari ekin zioten.


Luistxo
2010-07-12 : 13:01

Asko disfrutatu nuen Halabedirekin. Benetan, des-nazionalismo ariketa freskoa eta jatorra iruditu zitzaidan. Satira latza eta gordina izan zen, umoretsua.


Jaia ez zuen zapuztu Espainiaren garaipenak. Harekin ere jarraitu zuelako katxondeoak. Zapuztaileak ertzainak izan ziren eta tristea eta lotsagarria iruditzen zait.


Karlott delakoari: hauek egin zuten beren errentransmisioa, nahi zuten bezala, eta kito. Antolatu zaitez zure kontura, kolaboratu ezazu irrati popular batekin nahi baduzu, edo sortu zure blog, twitter edo dena delakoa zuk zeuk nahi duzuna errentransmititzeko nahi duzunean. Beti besteen kulpa da sareko komunikazioa? igaro dira garai horiek. Komunikazioaren gakoa zure esku dago, kexati hori!


Albako dukea
2010-07-12 : 15:54

Hala Bedin gertatutakoaren inguruko informazio gehiago emate aldera, esan aurretik Aiztogile (kutxi) kale osoa gurutzatu zutela ertzainek gurera iritsi aurretik eta bertan ez omen zuten oso harrera gozoa izan.


Gurera iritsi zirenerako, beraz, amorratuta zetozen. Taberna aurrean geunden gu, eta, nonbait, ez zitzaien gustatu beldurrik erakutsi ez izana. Ez si eta ez no furgonetetatik atera eta batari eta besteari joka hasi ziren. Gutako batekin hartu zuten herra, eta heldu eta eramatekotan zirela iruditu zitzaigun. Zorionez, ez zen halakorik gertatu. 15 segunduan gertatu zen guztia, eta kamiseta hau utzi ziguten opari


Egurtu zutenak entzun omen zion haietako bati "es aqui donde tenian la fiesta". Hortik ondorioztatu genuen gu entzuten ari zirela. A ze ohorea! Arkauteraino iristen dira gure uhinak!


Eta hori Espainiak irabazi zuela. Deskuidoan Holandak irabazi izan balu, batek daki zer gertatuko zatekeen.


Bidenabar, eskerrik asko #todosconlaDroja-rekin ibili zineten guztioi!


Sustatu
2010-07-12 : 17:10

Albako dukeak erantzundako horretan, #todosconlaDroja gakoa aipatzen du. Izatez, Twitterren gako hori, eta #halabedi eta #uht arakatuta aurkitu ditugu bart gaueko erretransmisioko perla horiek. UHT da Halabediko programa baten laburdura, Una hora tarde.


Todos con la Droja horrek bi konturi egiten dio erreferentzia:


  • La roja, gorria, denok gorriarekin. Espainiako selekzioari azken bi urte hauetan horrela deitzen diote Espainiako hedabideetan.

  • Droja delakoa, berriz, droga ahoskatzeko modu oker bat da. Espainian ospetsu bihurtu zen bideo honetako lapsus ugarietako bat da.


Mandela
2010-07-12 : 17:36

Saiatu baziren ere, atzokoen kaskogorriek ez zuten hala bediren festa zapuzterik lortu. bizi izan genuena bizi eta geroko amorrua amorru, gure barreak beraien biotzerre bihurtzen asmatzen dugun bitartean gurea da garaipena, txikia bada ere.



bitartean segi uhin askeetan nabigatzen eta ez ahaztu:



osasuna eta bitamina!!

Unai
2010-07-12 : 19:11

UHT, una hora tarde. Euskaraz Bat ordu arratsalde. Hala Bedi Irratiaren saio mitikoa, Es todo tan complejo-rekin batera.


Egin itxi zutenean sketch mitiko hau egin zuten.


Teketen
2010-07-12 : 23:25

Zuzenean hasiera hasieratik jarraitu nuen Hala Bediren irratsaioa. Giro aparta jarri zuten. Euskaldun asko ultzera batetik libratu gintuzten. Betiko Hala Bedi entzun ahal izan genuen. Betiko broma eta ironia transgesorea. Horrelako gehiago behar ditugu, ahal bada euskaraz, baina bestela ere beti izango dugu Mundina!


Momentu historiko bat


Hala Bedi UNA GRANDE Y LIBRE!


Unai
2010-07-12 : 23:52

Hori ez da lapsusa. Nire aita galiziarra da eta beraren jatorrizko eskualdean, eta Galiziako oso eremu zabal batean, gheada izeneko ezaugarri fonologikoa (edo fonetikoa, ez dut sekula terminoak bereizten jakin) daukate, alegia, droga droja ahoskatzea. Pentsa, herriko diskoteka baten izena El Jato Nejro da, holan daukate idatzita, bai, bai... Beraz, hori ez da lapsusa, euskaldun zahar batek "dolor de cabeSa tengo" esatearen parekoa da.

Doraemon
2010-07-13 : 12:17

Ados nago mezu gehienekin eta geuk ere entzun ahal izan genuen zati bat (Iruñea-Bilbo autobusean geunden) eta barre ederrak egin genituen beste bidaiariek urduri-urduri eta tentso-tentso COPE entzuten zuten bitartean.



Baina horretaz gain: ez duzue salaketarik jarriko? Izugarria da harroputz nazkagarri horiek egiten dutena eta egiten uzten dietena. Nahikoa da! Iruñean ere ikurriñadunak egurtu, ospitalean atxilotu, gustatzen ez zaien kamiseta bat eramategatik jipoitu eta atxilotu... ez dugu ezer egingo puztutako inkontrolatu hauekin?

Manex
2010-07-13 : 13:33

Hala Bedi irratiak mezu bat plazaratu du igande iluntzean gertatutakoaz. Mezuarekin batera, erretransmisio bitarteko argazkiak ere bai.


Gure gorroto guztia algara batean!
Osasuna eta bitamina!


jonaranburu
2010-07-13 : 13:36

Bueno, bueno!


Zorionekoak pasa den egunean entzun zenutenok! Izan ere, urduritasuna dela-eta (edo...) ez zitzaigun grabatu erretransmisioa. Nahi baduzue, bota errua Ertzainei.


Dena den Hala Bediren web orrian baduzue hauxe eta argazkiak ere badituzue hemen.


Osasuna eta bitamina! Oe!


manu
2010-07-13 : 17:39

Gustoko dut Hala Bedi, goiz askotan entzuten dut. Halere, euskara gehiago (eta Madrili begirako komentario gutxiago) sartuko balute, hobeto.

Aurrera Hala Bedi euskaldunagoa!

Manex
2010-07-15 : 11:12

Ala, asuntoarekin bukatzeko, grabazioa lortu dugu irratian. Rober izeneko batek (eternoki eskertuko dizugu!) grabatu zuen saioa oso osorik, eta Halabediren podcast-eko bereziak atalean dago entzungai.


Mila esker, Rober!


Sustatu
2010-07-15 : 15:26

Oso ondo, Manex, beste sarreratxo bat egiteko balio zuela pentsatu dugu. 4 minutu sinkronizatu ditugu (audio/bideo) aperitif gisa, baina partida osoarekin DVD bat ekoiztu beharko luke baten batek!


halabelarrix
2010-08-06 : 13:15

Torrent edo gisako P2Prik erabiltzen ez duzuenontzat Zintzilik dago azkenean Halabedi TV Live, la Finalissima, FILFAk kendu arte behinipein...


Torrent edo gisako P2Prik erabiltzen ez duzuenontzat Zintzilik dago azkenean Halabedi TV Live, la Finalissima, FILFAk kendu arte behinipein...


"Todosconladroja" hitz gakoarekin bilatu hemen:


Indymedia Videos


Erantzun

Sartu