Sustatu logoa Teknologia albisteak

Halabedi irratikoen erretransmisio orgiastikoa entzungai

Sustatu
2010-07-15 14:07

Orgia nazionalista deitu zion behin PSE-EEko idazkari nagusiak Euskadiko selekzioaren partida bati. Halabedikoen erretransmisioa ere orgiastikoa izatetik gertu egon zen.


Argazkiak.org | Podemos! © cc-by-sa: jonaranburu

Unearen berotasunean, beste batzuek ere irudi eta une gogoangarriak bizi izan zituzten uztailaren 11ko gau horretan, adibidez, PPko Bizkaiko zenbait buruzagi, zeinak Deia egunkariaren portadan agertu diren, irudi honetan:


Argazkiak.org | PPko agintariak. © cc-by-sa: bikotealaia

Moyua plazako alde batean dagoen Jose Antonio Agirre lehendakariaren estatuari ari zaizkio iseka egiten, itxura batean. Carlton hotelaren parean inauguratu zen berriki Agirreren estatua hau, bertan egon zelako gerran lehen Eusko Jaurlaritzaren egoitza. Deiak argazkikoak ere identifikatu ditu grafiko batean, eta galderak zuzenduta baten batzuei, damua ere azaldu dute argazkian agertu diren batzuek. Jose Antonio Agirrek Espainiako erregimen legala defenditu zuen gerra garaian, baina haren bandera ez zen hori, errepublikanoa baizik.

Batzuetan ez da behar futbola orgia nazionalistak irudikatzeko. Andaluziako eskola-ume batzuen ikastaro amaierako jai honetako irudiak ere zirkulatzen ari dira gora eta behera sarean azken egun hauetan.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu