iNDeT, mendizaletasuna eta teknologia berriak Android-en laguntzaz
Android komunitatearen inguruan sortu berri den aplikazio bat dakarkigu gaur hona. iNDeT izenarekin aurkezten da, eta mendizale edo igande goizetan mendirako txango bat egitearen zaleak direnei zuzendua dago.
Dagoeneko aski ezaguna da Android plataforma eta hau mugikorren merkatuan izaten ari den oihartzuna, merkatuaren etorkizuneko joeren adierazgarri gisa interpretatu daitekeelarik.
Sistema hau erabiltzen duten sakelako telefono gehienetan azpimarratzeko ezaugarri gisa, geolokalizaziorako funtzionalitatea aurkezten da, GPS seinaleekin elkarrekintzarako gaitasuna dutelarik.
Android sistema eragileak eta hau inplementatzen duten aparailuen abantailak probestuz, plataforma honentzat diseinatu eta eraiki den iNDeT aplikazioa eta bere web-orrialdea sortu dira.
Sakelakoan eramango dugun aplikazio honek, erabiltzaileari, bisitatuko dituen mendietan, bandera itxurako, markatxo bat uzteko aukera emango dio. Marka horiek, mugikorrak interneterako konexioa duenean, www.indetweb.com -era igoko dira, eta erabiltzaileak bere markak bertan ikusi ahalko ditu.
Honetaz gain, beste erabiltzaileen banderatxoak ikusi, norberaren estatistikak kontsultatu eta mendizaleenen sailkapenak jarraitu daitezke bertan.
Web-orrialdetik, erabiltzaile bakoitzak, bere soslai irudia pertsonalizatu ahalko du, eta hori bera izango da ondoren mapan agertuko dena.
Mugikorrerako aplikazioa Android Market-en aurkitu daiteke, eta web-orrialdea ondorengoa da: http://www.indetweb.com
Erantzunak kargatzen...